Ikusle kopurua iazkoarekin alderatuta %20 hasi dela jakinarazi du Mintxeta atletimo taldeko kide Zigor Diezek. "Hotz handia egiten zuen arren, jendetza igo zen Mintxetara. Eskertzekoa da hori, eta horixe egin nahi nuke, ikusle guztiak eskertu".
Kirol mailari dagokionez, gizonezkoen lasterketa nagusia "oso ona" izan zela uste du Diezek. "Emakumezkoena ere oso ona izan zen eta, gainera, emozio handikoa". Ikusle gehienei moduan afrikarrek emakumezkoen lasterketan erakutsi zuten maila apalarekin harrituta dago. "ez dakit zein izan daitekeen arrazoia, baina uste zena baino gutxiago eman dutenak baino hobe da asko eman zutenak nabarmentzea eta goraipatzea. Atleta europearrak izan ziren horiek. Azken metroetara arte erabaki ez zen lasterketa polita eskaini ziguten".
Mintxetan atletei zuzendutako animuen oihartzuna burutik kentzeko tarterik izan ez badute ere, dagoeneko datorren urtekoan pentsatzen hasita daude Mintxetako antolatzaile finak (parte hartu duten atleta guzti-guztiek nabarmendu dute antolatzaileen lan bikaina, antolakuntzarako abilezia eta gertutasuna). Zigor Diezek aurreratu duenez, etorkizun handiko atleta gazte eta ezezagunak ekartzen saiatuko dira datorren urteetan, bere garaian Leonard Komon berarekin egin zuten modu bertsuan, alegia. Orain arte "emaitza oso onak" eman dizkien norabidea aurten eutsi ez izanaz damututa agertu da da Diez.
Lan eskerga egin behar izaten dute Mintxetakoek, 105.000 euroko aurrekonturekin, goi mailako atletak ekarri ahal izateko. Komon berak irabazi zuen Italicako (Sevilla) krosak, Estatuko garrantzitsuenetakoak Elgoibarkoarekin batera, esaterako, 300.000 euroko aurrekontua darabil eskuartean.
Ilaticako krosarekin lehiatzeko zail dauka Mugertzaren omenezkoak, baina zenbait alorretan Italicakoak gainditzen du e Mugertza krosak, Mamo Wolde Sariak daukan parte hartze mailak, esaterako. "Aurten ere lasterketaren prestigioa handituko duten itrabazleak izan ditu Mammo Wolde sariak".
Bideoa: Aurtengo Mugertza kroseko irudi esanguratsuenak eta ikusgarrienak aurkituko dituzue bideoan. Amaieran Leonard Komon, gizonezkoen lasterrketa nagusiko irabazleak proba amaitu berritan eginiko adierazpenak.
Urrezko liburuan
Leonard Komon eta Sara Moreirak Mugertza kroseko irabazleek krosaren urrezko liburuan idatzita laga zituzten esker oneko berbak irakur ditzakezue beheko argazkiotan