Elgoibarko Izarrako langileok bat egin dugu grebarekin

elgoibarren.net 2011ko urt. 27a, 10:56

 
Elgoibarko Izarra Kultur Elkarteko langileek bat egin dute urtarrilaren 27ko greba deialdiarekin. Hortaz, elgoiBARREN.net atari hau geldirik egongo da gaur, eta itxita BARREN astekaria.

 




 ELA, LAB, EHNE, HIRU eta EILASEk deitu dute gaurko greba. Espainiako Kongresuan bihar (urtarrilak 28) bozkatuko dute pentsioen erreforma, eta greba, bezperarako deitu dute sindikatuek, alderdien botoak baldintzatzeko helburuarekin.
 Donostian 12:30ean egingo dute ELAk eta LABek deituriko manifestazioa eta Eibarren, 18:00etan aterako da manifestazioa Untzaga plazatik.