Hortaz, otsailaren 1etik aurrera ordutegi zabalagoa izango du Mintxetako muskulazio gelak. Aurrerantzean, gela hori 10:00etatik 21:30era arte egongo da irekita astelehenetik barixakura (zapatutan 10:00etatik 13:00etara). Orain artean 12:30etik 15:00etara itxita egoten zen astegunetan.
Ordutegi berriaz gain, Kirol Patronatuak, piraguan ibiltzea gustuko dutenentzat oso aproposa den kayak ergometro aparatua jarri du kardio gelan.
•Ikastaroak doan jasotzeko gonbidapenak
Bestalde, Kirol Patronatuak eskaintzen dituen bi ikastarotan parte hartzen dutenek, lagun bat gonbidatu ahal izango dute otsailean zehar egingo diren ikastaroetako batean parte har dezan. Gonbidapen horren bitartez, ondorengo ikastaroetako batean parte hartzeko aukera izango da: pilates, spinning, GAP, tonifikazio muskularra, aerobika eta aquaerobika. Interesa dutenek Olaizaga kiroldegiko harreran bete beharko dute gonbidapenetarako eskuorria.
- Ikusi hemen: Udal Kirol Patronatua: 2011rako eskaintza eta prezioak (PDF)