Beste droga batzuk mozteko erabiltzen den substantzia baten 90 gramo ere atzeman zizkioten gizonezkoari Ertzaintzako iturrien arabera. Auzoko bizilagun baten deiari esker jakin zuen Ertzaintzak bi lagun, gizonezko bat eta emakumezko bat, San Roke auzoko abandonatutako etxe baten barruan sartu zirela. Deiari erantzunez etxea miatzera joan ziren agenteek bertan aurkitu zituzten bi lagunak. Miaketa egin eta gero atzeman zizkieten legez kanpoko substantziak. Droga trafiko eta salmentan aritzea egotzita atxilotu egin zuten 25 urteko gizonezkoa eta epailearen eskuetan jarri dute gero.