Kandelariarekin hasi, San Blasekin jarraitu eta Santa Agedarekin amaituko dugu astea

elgoibarren.net 2011ko urt. 31a, 12:34

 
Festa eta usadio zaharrak berreskuratzeko hila da otsaila. Eguaztenean (otsailak 2) Kandelaria Eguna izango da, San Blas Eguna otsailaren 3an eta Santa Ageda otsailaren 5ean, zapatuan. Elgoibarko Izarrako koruak barixakuan, Santa Ageda Bezperan, irtengo dira baserriak koplatzera eta Etxegiña taldekoak berriz, zapatuan. Hain zuzen, martitzen honetan hasiko dituzte entseguak Etxegiña taldekoek, eta herritar guztiei luzatu nahi diete koplak kantatzera agertzeko deia.



Etxegiña taldekoak otsailaren 5ean, zapatuan, irtengo dira santa eskean herriko kale eta auzoetan barrena. Goizeko 9:00etan abiatuko dira Bolatokitik. Ohitura duten moduan, bi taldetan banatuko dira eta Urasandi auzoan elkartuko dira gero berriz. La Union elkartean hamarretakoa egin ondoren kaleetan koplak abesten jarraituko dute. Azkenik, partaide guztiek bazkaria izango dute Baltasar Elkartean. Parte hartu nahi dutenek martitzenean eta eguenean Kultur Etxeko hitzaldi gelan egingo dituzten entsegu libreetara agertu besterik ez dute. Entseguok 20:00etan hasiko dira.
 Azken bi urteetan zorte nahiko txarra izan dute Etxegiña taldekoek eguraldiarekin, bietan ere euripean aritu behar izan zuten-eta. Ea aurtengorako Santa Ageda koplarietaz errukitzen den.  

1706639229972 Kandelariarekin hasi, San Blasekin jarraitu eta Santa Agedarekin amaituko dugu astea

1706639230006 Kandelariarekin hasi, San Blasekin jarraitu eta Santa Agedarekin amaituko dugu astea

1706639230046 Kandelariarekin hasi, San Blasekin jarraitu eta Santa Agedarekin amaituko dugu astea

 
Santa Agedako argazkiak: