Lehiaketan parte hartu zuten ikasleek hitzak proposatzerakoan zergatik aukeratu zituzten ere azaldu behar zuten. Ibai Azurmendik honela arrazoitu zuen garaipena eman zion berbaren aukeraketa: “hitzaren esanahia alde batera utziz, hitz hau (eroankortasuna) ez da besteak bezalakoa. Hitz hau ahoskatzeak zirrara berezi bat sortzen du beste edozeinek ez bezala”.
Euskarazko hitz teknikoak eta teknologia kutsua dutenak euskal belarrietara egiteko asmoarekin antolatu dute lehiaketa IMHko arduradunek, Euskara planaren baitan. Ikasleek, berriz, Internet bidez (IMHren ikasleen atarian) emandako botoen bitartez aukeratu zituzten hitzik politenak.
- Ikusi hemen: proposatutako berba guztiak (PDF)
•IMH Eguneko argazkiak
Txandakako Ingeniaritzako 3. mailakoek irabazi zuten, bestalde, IMH Eguneko taldekako txapelketa nagusia. Triindorrean, futbolinean, sokatiran, ekobasket lehiaketan eta beste hainbat probatan neurtu zituzten indarrak ikasleek eta irabazleek 1.200 euroko saria eskuratu zuten. Saria ez dute dirutan jasoko, baina, elkarrekin egin beharreko ekintza batean baizik.