Altitoyan funtsezkoa da talde lana, besteak beste, bigarrenaren denbora hartzen baita kontutan. Larizek eta Iruretak elkar oso ondo konpontzen direla erakutsi zuten, beste behin, eta joan den astean Gavarnien, Munduko Koparako puntuagarria zen lasterketan, eginiko lan politaren ostean, biak ala biak konfiantzaz gainezka ailegatu ziren Altitoy eski probara. Izen emateen zerrenda ikusi zutenean, gainera, podiumean egoteko aukerekin amesten hasi ziren eskiatzaile elgoibartarrak. “Izan ere, Euskal Herriko eskiatzaile onenetarikoak: Ormazabal, Balen, Lander, Iñaki, Aitor… falta zirela konturatu ginen”, nabarmendu du Iruretak. Aukerak bai, baina parte hartu behar zuten euskaldunek ez zizkietela gauzak erraz jarriko ere bazekitela gaineratu du. Eta halaxe izan zen.
Ederki sufrituta lortu zuten euskaldunen podiumeko hirugarren koskara igotzea (Ikusi sailkapena). Lehen jardunaldian helmugara lur jota ailegatu zirela azaldu du Iruretak. Pauso bat gehiago eman ezinda zegoen arren, aurrez izandako eroriko batean galdutako erlojuaren bila joan behar izan zuen, gainera, eskiatzaile elgoibartarrak. Egindako ahaleginen ostean beldur ziren hurrengo egunean zer gorputzaldirekin esnatuko ziren. Lo gutxi egin arren, indarberrituta esnatu ziren, ordea, eta hirugarren postuari eusteko prest. “Postuari eusteko Aitor eta Fernando gertutik zaindu behar genituen eta ideia horrekin egin genuen bigarren eguneko ibilbide guztia”. Elkarrekin oso ondo moldatu izanaren ondorioz lortu zutela brontzezko domina uste du Iruretak.
- Ohi duen eran, Ikusi Mendizaleak Mendizale baten nondik norakoak blogean idatzita laga ditu Arkaitz Iruretak 2011ko Altitoyan izan dituen sentipenak eta bizipenak; argazki, sailkapen, bideo eta abarrez ederki hornituta.
•Bideoa: Eitbk Altitoyaren inguruan egin duen ondorengo bideoan Iñigo Lariz elgoibartarraren adierazpenak jaso dituzte. Zu Kirolari telebista saioan tarte luzeagoa eskainiko diote Altitoyari eta eskiatzaile elgoibartar gehiagoren adierazpenak jaso dituzte bertan (beherago ikus dezakezue).
•Mendi eskia gero eta sendoago Elgoibarren
Azken aldian lortzen ari diren emaitzak ikusirik, Morkaiko eta mendi eskian aritzen den elgoibartarren taldea sendotzen ari dela uste du Iruretak. “Orain arte Eñaut Izagirrek junior/promesa kategorietan kronoigoeretan urrezko eta brontzezko dominak dauzka eta Euskadiko Kopako lehenengo postu bat ere bai. Iñigo Larizek kronoigoeren brontzezko domina bat ere badauka senior mailan. Eta bikoteka Altitoyan lortu berri dugun brontzezko dominarekin beste bat gehiago”.
Azken aldian lortzen ari diren emaitzak ikusirik, Morkaiko eta mendi eskian aritzen den elgoibartarren taldea sendotzen ari dela uste du Iruretak. “Orain arte Eñaut Izagirrek junior/promesa kategorietan kronoigoeretan urrezko eta brontzezko dominak dauzka eta Euskadiko Kopako lehenengo postu bat ere bai. Iñigo Larizek kronoigoeren brontzezko domina bat ere badauka senior mailan. Eta bikoteka Altitoyan lortu berri dugun brontzezko dominarekin beste bat gehiago”.
Altitoy eski proba ere indarra hartzen ari da eskiatzaile elgoibartarren artean. 2008an bost lagunek parte hartu zuten, 15 lagunek 2009an eta 14k 2010ean. Aurten dozena bat eskiatzaile izan dira bertan.
Argazkiak: