Nagusien eta ongizate arloan sentsibilitate faltaz jokatu izana leporatu dio Elgoibarko ezker abertzaleak EAJri. “PNVak, isiltasunez eta ezentzunez jardun izan du zenbait urteetan, arlo hauetan duen sentsibilitate faltaren adierazgarri. Izan ere, errentagarriak ez diren arloak ez zaizkie benetan interesatzen. Pilarreko orubea nahi gabe eta dohainik eskuratzeko aukera izan duenean etorri zaio PNVri aldaketa gogoa, eta bat bateko sentsibilizazioa. Eta presa”, azaldu dute ezker abertzaleko ordezkariek prentsari helarazitako idatzian. Ezker abertzaleak, ostera, nagusien eta ongizate arloan dauden beharrak azaleratzen hasi zenetik hamar urte igaro direla nabarmendu dute idatzi berean.
Zentro soziosanitario bat jartzeko lekurik aproposena Urasandi Berri deituriko eremua dela defendatzen du ezker abertzaleak. Zahar egoitza, anbulategia eta Gurutze Gorrikoen egoitza elkarren ondoan jartzeko aukera emango lukeela diote eta San Lazaro egoitzatik gertu egongo litzatekeela, gainera. “Baina horrek 460 etxe egitea oztopatzen duenez, ez zaie interesatzen. Bestalde, Pilarren etxeak ere egin daitezke”, adierazi dute.
“Kazikismoan” ez erortzeko eta udal hauteskundeak pasatu arte “Elgoibarko herriari, eta herritarrei larriki eragiten dion proiektu erraldoia” gelditzeko eskatzen dio Elgoibarko ezker abertzaleak alkatetzari.
*Iturria: Elgoibarko Ezker Abertzaleak Alkatetzari El Pilar gelditzeko eskaera (blogak.com/einbiou)
∞Lotura duten albisteak:
- Kiroldegia Mintxerara eramateko ideia “txisteratik” atera izana egotzi dio ezker abertzaleak Udalari (2011-01-20)
- Pilarreko zahar etxeak aurreikusitakoa baino altuera txikiagoa edukiko du (2011-01-03)
- Pilarko zaharren etxea izango denaren irudia aurkeztu du Udalak (2010-03-05)
- Pilar Ikastetxeko proiektua Urasandi Berri gunera eramateko proposatu du ezker abertzaleak (2009-11-18)
- 2011n hasiko dira Pilarko zaharrentzako etxea eraikitzen (2009-10-01)
- Pilar Ikastetxea adinekoentzako egoitza bihurtzeko aurrerapausoa (2009-02-12)
- Pilar Ikastetxea dagoen eraikina Udalaren eskuetara pasako da 2010ean
- Pilar ikastetxearen 84 urteko ibilbidea orain Interneten (2010-05-05)