‘Infeccion’: Munlet taldearen kanoikada berria

elgoibarren.net 2011ko ots. 2a, 13:14

{vimeo}19350893{/vimeo}Munlet taldearen bideoklip berria duzue honakoa: ‘Infeccion’. Cañon, disko luzetik atera duten bigarren “single modukoa” dela azaldu dute elektro punk taldeko kideek, eta baita egin duten bigarren bideoklipa ere –Cañon izan zen aurrenekoa-.


 Saray Bladesek, argazkilari eta errealizatzaile bilbotarrak, zuzendu eta editatu du ’Infeccion’ bideoklipa. Zuzendari gaztea den arren, curriculum osatua dauka dagoeneko Bladesek eta berak eginiko film laburrek eta bideoklipek sari bat edo beste ere irabazi dute.