Egoera politikoaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Arnaldo askatu plataformak

elgoibarren.net 2011ko ots. 7a, 11:00

Euskal Herriko egungo egoera politikoaren azterketa egin eta etorkizunerako perspektibei buruz berba egiteko mahai-ingurua antolatu du Arnaldo Askatu, politika askatu herri ekimenak. Izen handiko lau hizlaria lotu dituzte: Xabier Arzalluz, Mariano Ferrer, Jone Goirizelaia eta Martxelo Otamendi. Hasier Etxeberria kazetari elgoibartarrak egingo ditu moderatzaile lanak.


1706639223448 Egoera politikoaren inguruko mahai-ingurua antolatu du Arnaldo askatu plataformak

Otsailaren 24an, eguena, egingo dute mahai-ingurua Herriko Antzokian (19:00).
…Eta orain zer? izango da Arnaldo Askatu, politika askatu plataformak antolatu duen mahai-inguruaren izenburua. Hizlariak, berriz, aurrez aipaturikoak: Xabier Arzalluz, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari ohia; Mariano Ferrer kazetaria; Jone Goirizelaia, Arnaldo Otegiren abokatua, eta Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria.

Lotura duten albisteak: