Udal Kirol Patronatuak eta Debegesak antolatzen dute Debabarrena BTT Martxa, Eibarko Bikeibar, Mutrikuko Amerikutz eta Mintxeta Atletismo Taldearen laguntzarekin. 2009an egin zuten estreinakoz (ikus beheko bideoan) eta hasieratik mendi bizikleta zaleen gustuko irteera izan dela esan daiteke: Lehen irteeran 225 parte hartzaile eduki zituen probak eta 380 laguneko tropela osatu zuten iaz, bigarren edizioan.
•Quebrantahuesos eta Extreme Bardenas proben artean
Ekainaren 26an egingo da, hortaz, III. Debabarrena BTT Martxa, Quebrantahuesos lasterketa ospetsua egin eta astebetera, eta Extreme Bardenas mendi bizikleta proba jokatu baino astebete lehenago, hain zuzen ere. “Data oso aproposa, beraz, bi erroberen gainean ibiltzea gustuko dutenentzat”, nabarmendu dute Udal Kirol Patronatuko arduradunek. Parte hartzaileek, ohi duten eran, bi ibilbide egiteko aukera izango dute: luzeagoa bata (45 kilometrokoa) eta motzagoa bestea (25 kilometrokoa)
•Bideoa: 2009ko Debabarrena BTT Martxa
{youtube}QVe2Zqc7M-w&feature=player_embedded{/youtube}