- Hori dela eta, Otsailaren 10ean, ostegunean, arratsaldeko 19:00retan aurkezpena egingo dugu Musika Eskolako Auditorioan: "MORKAIKO 2.0: AZAOLA ETA GERO ZER?"
Jakingo duzuen bezela azaroan Azaola baserrian gogoeta jardunaldi bat egin genuen. Bertan informazio interesgarri asko jaso genuen eta ordutik hona informazio hori aztertzen, dokumentatzen eta forma ematen jardun dugu.
Morkaiko berritze prozesu baten hasieran dago orain. Hoberako izango den prozesua dela uste dugu baina Morkaiko ingurukoak prozesu honen berri izatea eta era berean partehartzaile izatea ere beharrezko ikusten dugu.
Hori dela eta, Otsailaren 10ean, ostegunean, arratsaldeko 19:00retan aurkezpena egingo dugu Musika Eskolako Auditorioan: "MORKAIKO 2.0: AZAOLA ETA GERO ZER?"
Aurkezpena egin ondoren prozesu honen barruan dagoen gure errosario kaleko egoitza berrituaren inagurazioa egingo dugu, mokadutxo eta guzti.