Eraso sexisten kontrako kontzentrazioa egin zuten dozenaka herritarrek

elgoibarren.net 2011ko ots. 10a, 09:43

 
Berrehun bat emakume eta gizon bildu ziren atzo iluntzean Plaza Handian Emakumeen Asanbladak deitutako kontzentrazioan, joan den domekan Urasandi auzoan izandako ustezko eraso sexista, eta eraso sexista guztiak oro har, salatzeko.

 
 
"Eraso sexistarik ez" idatzita zeukan pankartaren inguruan batu ziren Plaza Handira hurbildu ziren herritarrak ordu erdiz, 19:00etatik 19:30era. Eta, esan beharra dago, aurrez eginiko gisa honetako ekitaldietan baino dezente jende gehiago inguratu zirela atzokoan.

1706639219735 Eraso sexisten kontrako kontzentrazioa egin zuten dozenaka herritarrek

1706639219800 Eraso sexisten kontrako kontzentrazioa egin zuten dozenaka herritarrek

 
Lotura duten albisteak: