Elkarlanaren ondorioz, IMHk enpresen hizkuntza-kudeaketa 30+10 mintegiko bost edizio antolatu ditu, Jaurlaritzako Bikain ziurtagiria abiatzeko fase-pilotuan parte hartu zuen eta egindako itzulpen teknikoen glosategia Jaurlaritzaren bankuak elikatzeko balio izan dute, besteak beste.
“Elkarren arteko sinergia baliogarria izan dela ulertuta”, bi erakundeek protokoloa berritu egin dute gaur, otsailaren 10ean, eta protokoloa sinatu Lurdes Auzmendi Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta IMH Fundazioko Joxean Egaña Zuzendari-Kudeatzaileak. Honela IMHk 30+10 mintegia bi urtetarako antolatzen jarraituko du, glosategi terminologikoa elikatzen, Jaurlaritzak sortuko dituen erreminta edo baliabideekin probatzaile izango da eta beste eragile batzuekin elkarlanean jardungo du egun lan egiten duten langileentzako euskarazko zerbitzu eta formazioraren eskaria eta eskaintza sustatzeko.
Sinadura ekitaldian sailburuordeak emandako datuen arabera, , “Euskara planak garatzeko helburuarekin sortu zuen LanHitz Jaurlaritzak, eta egun 175 enpresek (45.400 langilek) jasotzen dituzte diru laguntzak. Honetarako aurrekontua guztira 2.400.000 eurokoa da. Gure ustez, enpresa horietako askok estrategikoak dira euskal ekonomiarentzat eta zentzu horretan ondorio biderkatzaileak sor daitezke lan munduan euskararen normalkuntzarako". Euskarak "balio erantsia" ematen iela enpresei gaineratu du Auzmendik.
IMHren Goazen euskararen erabilera sustatzeko egitasmoa 2003an jarri zuten abian Ahize-AEKren aholkularitzarekin eta Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean. “Herri, lurralde eta erkidego mailan erreminta makinaren sektorean IMHk nodo-zeregin biderkatzailea duela ulertu zuten guztiek”, azaldu dute aurkezpenean IMHko arduradunek.
•Partekatutako egitasmoak
Batetik Jaurlaritza esparru sozio-ekonomikoan euskararen presentzia lantzeko bidea jorratzen ari da urteetan eta bestalde, erreminta makinaren sektorea euskara plana abian duten enpresa-multzo ugarienetako bat da. IMHk sektore hau teknikariz hornitzen du eta sortu zenetik 22 urtetan 30.000 langile eta langabetu baino gehiagok Prestakuntza Iraunkorreko ikastaroak egin dituzte, 1.500 ikasle baino gehiago Heziketa Zikloetan prestatu dira eta 400 baino gehiago Txandakako IMH Ingeniaritza Eskolan. Urtero 12.000 prestakuntza ordu inguru ematen dituzte, 2.500 bat langilerieta 200 bat langabeturi.