“Bideoan ikusten den moduan funtzionatzen duen mendi taldea izatea gustatuko litzaiguke aurrerantzean”, azaldu zuen Morkaikoko presidenteak. “Denok osatzen dugu Morkaiko eta denok gara protagonista, subjektu aktiboak, guk egiten duguna izango baita elkartea”, gaineratu zuen Agirregomezkortak. Azaolako gogoetatik irten den Morkaiko berritua, antzerako interesak dituen jendearentzat hartu-emanetarako topagune izatea nahi dute. “Norberaren eta gainerakoen onuran erabiltzeko” irekita dago Morkaiko, baina Azaolan eskatutako espezializazioa antolatu nahian, interesen araberako talde autogestionatuak osatu dituzte. Gauzak horrela, talde bakoitzak bere ekintzak antolatuko ditu behar eta interesen arabera. Morkaikoko zuzendaritza, bestalde, honako ekintzak sustatzen saiatuko da talde bakoitzean: irteerak, formakuntza, haurrak eta gazteak, ingurugiroa (elkartearen eragina norainokoa izango den definituko du), komunikazioa, e.a.
•2011ko egutegia
Morkaikoren irteera eta ekintzen egutegia behin behinekoa izango dela aurrerantzean azaldu zuten atzoko aurkezpenean. Alegia, Morkaikoko bazkide eta herritarren ekarpenekin osatuko dute. Morkaikok bere esku dagoen guztia jarriko du irteera eta proposamenok antolatu, aholkatu eta martxan jartzeko.
- Honakoa da, momentuz, Morkaikoren 2011ko egutegia (PDF)
•Lokalaren inaugurazioa
Errosario kalean duten lokal berritua bazkideei erakusteko probestu zuen mendi taldeak atzo eginiko aurkezpena. Musika eskolako ekitaldia amaitutakoan lokal berritua ikusi eta mokadutxoa jatera joan ziren guztiak.
|
∞Lotura duten albisteak: