Publikoak ez diren euskarazko hedabideek etorkizunari aurre egiteko baliabide gehiago behar dituztela azpimarratu dute, besteak beste, Koldo Mitxelena kulturunean eskaini duten prentsaurrekoan (argazkiak hemen). Datozen asteetan
instituzio eta alderdiekin bilduko direla ere jakinarazi dute, sektorearen
berri eman eta politika berri baten beharra azaltzeko.
Jasone Mendizabal, Topaguneko zuzendariak, azaldu duen moduan, “100dik gora gara euskaraz ari garen hedabideak, prentsa, irratia, telebista eta Internet kontutan hartuta. Eta, 620tik gora gara hedabide horietan lanean ari garen langileak. Guztien artean, urtean 27.000.000 eurotik gorako aurrekontua mugitzen dugu. 7.000.000 euro inguru sortu eta ordaintzen ditugu zuzenean gizarte segurantza eta zerga bidez. Diru laguntzen bidez jasotzen duguna, berriz, 7.500.000 euro dira”.
•Euskaldunen %57 dira euskarazko hedabideen jarraitzaile
2007ko abenduan CIESek propio egindako azterketa bateko datuak ere eman ditu Topaguneko zuzendariak: “Euskarazko hedabideak 450.000 lagunengana iristen direla dio azterketa hark, hau da, euskaldunen %57 dela euskarazko hedabideen jarraitzaile. Datu hauek guztiek erakusten dute sektore bizi eta kontuan hartzeko bat osatzen dugula, zalantzarik gabe, gizarte honetan era askotako irabaziak sortzen dituena”.

- Irakurri osorik: Gaurko agerraldiaren agiria (PDF)