Arreiturre Institutuan izango da, eguazten honetan (otsailak 16), 18:30ean. Batxilergoko 1. eta 2. mailetako gurasoei zuzendutako saioa da eta erabakiak hartzeko aholkuak eman eta lanabesak eskaintzeaz gainera, Elgoibarren dagoen (IMH eta Mekan) prestakuntza arloko eskaintzari buruzko informazioa ere jasoko dute gurasoek. Saio honekin hasiko da, hain zuzen ere, Udalak Lanbide Heziketari buruzko eskaintza ezagutzera emateko antolatu duen ekintza-sorta.
•Hona hemen Elgoibarko Udalak antolatu dituen jarduerei buruzko xehetasunak:
- Otsailak 16: Coaching-a eta informazio saioa: “Gurasoentzako coaching-a: seme-alabei beraien etorkizunari buruzko erabakiak hartzen laguntzeko lanabesak” eta Elgoibarren dagoen prestakuntza arloko eskaintzari buruzko informazioa (IMH eta MEKA). Batxilergoko 1. eta 2. mailetako gurasoentzat. Arreiturreko areto nagusian, 18:30ean.
- Martxoak 15: IMHk eta MEKAk eskaintzen duten prestakuntzari buruzko informazio saioa. Batxilergoko 1. eta 2. mailetako ikasleentzat. Arreiturre Instituko areto nagusian, 10:30etik 11:30era.
- Martxoak 16: DBH 4ko ikasleentzat, 11:00etatik 13:00etara. Elgoibarko industria-enpresa batera bisita. Ondoren, 13:00etatik 14:00etara IMHk eta MEKAk eskaintzen duten prestakuntzari buruzko informazio saioa.
- Martxoak 17: DBHko 4. mailako ikasleentzat, 10:00etatik 11:00etara, Arreiturreko areto nagusian, IMHk eta MEKAk eskaintzen duten prestakuntzari buruzko informazio saioa. 11:30etik 13:00etara ikasleek Elgoibarko industria-enpresa bat bizitatuko dute.
- Martxoak 23: erreminta makinari buruzko zine-foruma, 18:00etan, Makina-Erremintaren museoan. Herritarrei zuzendutako saioa da.
- Apirilak 2: Elgoibarren, prestakuntzaren alorrean, dagoen eskaintzari buruzko informazio saioa: MEKAk, IMHk eta Txandakako Ingeniaritzak eskaintzen dituzten formazio-zikloei buruzko saioa. Langabetuen eta langileen prestakuntzari, zikloei eta ingeniaritzari buruzko kontsultak egin ahal izango dira zuzenean, horretarako propio jarritako postuetan. Parte hartu nahi duten pertsona guztientzat irekia da deialdia,. Kultur Etxeko sotoan izango da, 11:00etatik 13:00etara.
*Goiko argazkian Larraitz Uranga azkoitiarra ageri da. Fabrikazio mekanikoko Produkzioaren Programazioko goi-mailako heziketa zikloa ikasten dihardu IMHn eta Euskoskills CNC fresatzeko proben urrezko domina irabazi berri du. Orain, estatu mailako apirileko probak prestatzen ari da.