Debabarrenako Nagusien Kontseiluak zabaldutako datuen arabera, Mendaroko Ospitalean 55,48 egunekoa da kirurgia operazio baterako itxaron behar den batez besteko egun kopurua. 2010eko azken lauhilekoan 583 lagun zeuden operazio baten zain. Osakidetzako batez besteko atzerapena 48,20 egunekoa da.
Proba osagarriak egiteko, bestalde, 23 egunera ematen dute zita Mendaron (Osakidetzako batez besteko atzerapena 27 egunekoa da).
Jaitsi egin den tartea kontsulta pasatzeko itxaron behar den egun kopuruena da: gaur egun 12 egun itxaron behar da orain dela bi urte 17 itxaron behar zirenean. Mendaroko Ospitaleak emandako azken datuen arabera, 2.734 lagun zeuden kontsulten itxaron zerrendan.
Osakidetzaren webgunean kontsulta daiteke kirurgia, kontsulta eta proba osagarrietako itxaron zerrenden egoera. Osakidetzako gainerako zentroetako egoerarekin konparatzeko aukera ere ematen du. Ondoko taulan, esaterako, 2010ko laugarren hiruhilekoko itxaron zerrenda kirurgikoko datuak ikus ditzakezue, zentroz zentro.
•Lan ona eta profesionaltasuna
Emandako datuen inguruko kezka agertu duten arren, Debabarrenako Nagusien Kontseiluko kideek Mendaroko Ospitaleko langileen eta kudeatzaileen “profesionaltasuna” eta egiten diharduten “lan ona” nabarmendu nahi izan dituzte. Euren esanetan, “txiki jaio zen ospitalea eta txikia izaten jarraitzen du. Larrialditako zerbitzuan eginiko berrikuntzak eta etxeko ospitalizazio zerbitzu arrakastatsuak gora behera, gehiago hasteko beharra dauka”, azaldu dute Nagusien Kontseiluko kideek. Ildo beretik, Mendaroko Ospitalea handitzeko aurreikuspena bertan behera geratu izana ez zela albiste ona izan uste dute eta proiektu hura berreskuratu eta gauzatzeko eskatu nahi diete arduradunei. Gaur egungoaren ondoan kontsulta berriak eta 24-30 ohe hartuko zituen eraikina egitea aurreikusi zuten. Proiektua oso aurreratuta zegoen arren, bertan behera laga behar izan zuten, besteak beste, 1,5 milioi euroko aurrekontua beharrezkoa zelako.
•Gabeziak eta hobetu beharrekoak
Ospitalearen handitze beharra ezeztatzen ez duen beste eskaera batzuk ere egin ditu kontseiluak, besteak beste, gaitz kroniko eta ez hain larrientzako ospitale bat eraikitzea Eibarren, edota Mamografiak eta densitometriak eskualdean egiteko aukera eskaintzea. “Gaur egun Donostiara joan beharra dago enpresa pribatu batera. Debagoienakoek Arrasaten egiten dute eta Bizkaian eskualdez eskualde aritzen dira”. Kolon-eko minbiziaren prebentzioaz arduratuko den zentro baten beharra ere kusten dute. Eskualdean ez dagoela horrelakorik diote. Eta, azkenik, espezialisten (pediatrak e.a.) alorrean hutsuneak ikusten dituzte, “espezialista asko hiriburura joaten dira beren ibilbide profesionalak hobeto garatzeko eta beraien eta beren familiaren bizitza kalitatea (unibertsitatea, lana, e.a. ) hobetzeko”.

∞Lotura duten albisteak:
- Inauguratu dute Mendaro Ospitaleko larrialdi zerbitzu berria (2010-06-16)
- Larrialditarako zerbitzua handituko dute Mendaroko Ospitalean (2008-10-23)
- Etxeko ospitalizazioko zerbitzua maiatzetik aurrera martxan (2008-03-04)
- Operatu ahal izateko 48,9 egun itxaron behar dira, batez beste, Mendaroko Ospitalean (2007-11-21)
- Ospitaleratzeak gora Mendaroko Ospitalean; iaz baino 1.200 gehiago (2007-04-16)