‘Pa negre’ filma emango du Ongarrik, Goya sarietako irabazle nagusia

elgoibarren.net 2011ko ots. 17a, 13:06

Azken Goya sarietan bederatzi Goya jaso zituen filma, ‘Pa negre’ (Ogi beltza), eskainiko du Ongarri Zine Klubak; gaur (21:30) eta bihar (20:15) Herriko Antzokian.


  Agusti Villarongaren Pa negre filma izan zen irabazle nagusia joan den domekan banatu zituzten Goya sarietan. Orotara, bederatzi sari eskuratu zituen, film onenarena eta zuzendari onenarena barne. Gainera, Marina Comas eta Francesc Colomer aktore gazteek Emakumezko eta Gizonezko Aktore Berri Onenarenak lortu zituzten. Laia Marullek, berriz, Bigarren Emakumezko Aktore Onenarena irabazi zuen, eta Nora Navasek Emakumezko Aktore Onenaren Goya.

1706639193918 ‘Pa negre’ filma emango du Ongarrik, Goya sarietako irabazle nagusia

Haur baten begiradatik 1936ko gerraren osteko giroa erakutsi nahi izan du Agusti Villarongak zuzendariak 'Pa negre' katalanezko filmean. Gertaera politikoetan baino gehiago, gerrak herritarrengan duen eraginean jarri du arreta.

  • Pa negre filmari buruzko informazio guztia: panegre.com

Zinea Herriko Antzokian: otsaileko karteldegia