Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

elgoibarren.net 2011ko ots. 18a, 08:25

Elgoibarko gazte koadrila batek sagardoa etxean ekoitzi (Azaola baserrian) eta prozesu guztia irudietan jaso du, hasi sagar bilketatik eta, argazkian ikus daitekeen moduan, eurek egindako sagardoarekin topa egin eta zintzurra busti arte. (bideoa eta argazkiak dauzka)


 Azaola baserriko Asier Lizarraldek izan zuen sagardoa lagunartean egiteko ideia. Bere koadrilakoek baserri munduarekin harreman handirik ez daukaten arren, ilusioz hartu zuten Asierren proposamena. Joan den urteko irailean batu zituzten sagarretatik 370 bat litro sagardo atera dituzte, gutxi gora behera. Probatu ere egin dute, eta lehenengo aldia izateko ona dagoela adierazi dute. Sagardo botilak beste hilabete batez lagako dituzte ontzen, eta akaso, Trinitate jaietan egiten den sagardo dastatzean parte hartuko dute.
  "Errepikatzeko moduko esperientzia izan da, dudarik gabe, eta gauza asko ikasi ditugu", esan dute sagardogintzan aritu diren lagunek: Eñaut Izagirre, Ibai Oiarzabal, Isaak Bilbatua, Asier Lizarralde, Hasier Murua, Julen Salaberria, Iñigo Zubiaurre eta Mikel Arosak. Sagardotegietara joatea gustatzen zaie, baina aurrerantzean Azaola bihurtuko dute lagunentzako sagardotegi.
Bideoa: Sagardoa egiteko prozesu guztia, pausoz pauso, jaso dute honako bideoan.

 
Argazkiak: 

1706639192174 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192276 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192336 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192386 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192421 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192511 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192566 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192651 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192717 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192792 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192827 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192906 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639192974 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso

1706639193046 Sagarrondotik zintzurrera, pausoz pauso