Elgoibarko Udalak 10 puntutatik 6,94 lortu ditu eta 17. postua lortu du. Kontseiluak eginiko rankinean hamasei Udalek gainditu dute neurketa. Izan ere, Kontseiluaren sailkapenaren arabera, "zazpi puntu eskuratzeak adierazten du euskara lehenesteko udalak egiten duen ahalegina". Elgoibarko Udala, hortaz, oso gutxigatik, baina neurketa gainditzeko mugan geratu da.
Dena dela, duela lau urte baino puntuazio altuagoa lortu du Elgoibarko Udalak. 2006ko neurketan 5,8ko puntuazioa –eta hamargarren postua- lortu zituen. Puntu gehien lortu dituzten Udalak, Bermeo, Orioa eta Azpeitia izan dira hurrenez hurren. Goiko taulan klik eginez, puntuaziorik altuenak lortu dituzten 17 herriak ikus ditzakezue. Elgoibarko datuak udalaren eta euskalgintzan diharduten eragileen bidez eskuratu zituen Kontseiluak.
•“Egoera fidelen definitzen duen hitza nahaspila da"
Ondorio argi bat atera du Kontseiluak bigarren neurketa honetan eta horrela laburbildu zuen Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak, eguenean (2011-2-17) Donostian eginiko aurkezpenean: "Udaletako hizkuntza-politikak aztertu ostean dagoen egoera hoberen definitzen duen hitza nahaspila da". Baieztapen horren azalpena ere eman zuen Bilbaok: "Udalen hizkuntza-politiken arteko ezaugarri bateragarririk ez dago. Alderdiek ez dute hizkuntza-politika definiturik; horrek, alderdi berekoak diren bi udalen arteko hizkuntza-politikan 10eko puntuazioaren gainean 7 puntuko aldea egotea ahalbidetzen du. Estatusak ere ez du koherentziarik finkatzen garatzen diren hizkuntza politiketan; horrela, euskara ofiziala den eremu juridikoko udalen hizkuntza-politiketan oso muturreko kasuak ditugu. Herrialde bereko herriek ere ez diote hizkuntza-politikari kolore antzekoa eskaintzen. Esan daiteke nahaspila honetan koherentzia esleitzen duen ezaugarri bakarra egoera demolinguistikoa dela. Alegia, ezagutza tasaren araberako hizkuntza-politikak artikulatzen dira nagusiki Euskal Herrian", esan zuen Bilbaok. "Honek, ordea, herri mailan normalizazioa erdiesteko ezinbestekoa den udal mailako hizkuntza-politika egokiari oztopoak jartzen dizkio. Izan ere, normalizaziorako hizkuntza-politika eraldatzaileak ezinbestekoak dira. Neurketak agerian uzten duenez, momentu honetan egun dugun errealitate demolinguistikoari erantzuten dioten politikak baino ez dira artikulatzen eta, zorigaiztoko kasu batzuetan, hori ere ez".
•Bi neurketen alderaketa
Bi urteetan (2006 eta 2010) egindako neurketaren alderaketa egin du Kontseiluak eta aztertutako elementuen artean, hainbat neurritan aldaketak eman direla adierazi: "Herri batzuk aurrera egiten ari dira, herritar batzuek hizkuntza-politika egokiek euskaraz bizitzeko eskaintzen dituzten aukerez gozatzen dute egun. Gure zorionik beroena bide horri ekin dioten udalei. Aurrerapauso hauek, ordea, ez dira inondik nahikoa, egoera orokorrean argi txiki bat dira. Argi gehiago behar du normalizazio prozesuak. Tamalez, ezin esan dezakegu, aurrerapausoren bat eman bada ere, hizkuntza-politikak sistematikoki aurrera egiten duenik", Kontseiluko idazkari nagusiaren esanetan.
Kontseiluak tresna hau eguneroko lanean baliagarria izan dadin abiatu zuen 2006an, 10.000 biztanletik gorako populazioa duten eta guztira bi milioitik gorako biztanleengan eragina duten hizkuntza-politikak aztertuz. Lau urte igaro ondoren, alderaketak egiteko aukera izan du orain Kontseiluak. Udalek hartutako erabakien inguruan, emandako aurrerapauso eta atzerapausoak... aztertu ditu. Udalak aztertzeko erabakia erabaki estrategikoa da, udala baita herritarrengandik gertuen dagoen administrazioa; bertan garatzen ditu herritarrak, egunean-egunean, bere lanak eta harreman-trukeak, horretarako beharrezkoak diren hizkuntza-baliabideak erabiliz. "Horregatik, esan beharrik ez dago, neurri handi batean bertan jokatzen dela euskararen etorkizuna, onerako zein txarrerako", azaldu zuen Kontseiluko kide Maite Indak.

•Herriz herriko datuak
Epe laburrean, herriz herriko datuak publiko egingo dira webgune baten bitartez. Horretaz gain, herri mailako hitzaldiak egingo dira maila lokalagoko irakurketa egiteko aukera eskainiz.
- Kontseiluak 2010ean Udaletan egindako azterketa osorik ikusteko egin klik TXOSTEN HONETAN (PDF)
∞Lotura duten albisteak: