Arnoatera igoera egingo dute Aingeru Guardako jaietan

elgoibarren.net 2011ko ots. 21a, 10:52

 
Urte batzuetan galduta egon eta gero, Aingeru Guardako jaiak berreskuratu zituzten iaz Mendaroko Plaza auzoan. Herri kirol demak izan ziren iazko egitarauko ekintza nagusia. Aurten, Arnoatera I. Igoera antolatu dute jai batzordekoek, 4,5 kilometroko ibilbidea eta 500 metroko desnibela daukan lasterketa gogorra.


 Martxoaren 5ean izango da estreinako Arnoateko igoera. Mendaroko Plaza auzoko (Quivacolor) autopistako tunelpetik irtengo dira antxitxikariak. Izen emateak egunean bertan egin ahal izango dira goizeko 11:00etatik aurrera (irteera 11:30ean izango da), doan. Lasterketa kronometratua izango da. (Informazio gehiago: lasterketak.com )

1706639191423 Arnoatera igoera egingo dute Aingeru Guardako jaietan

Bertso bazkaria
 Bertsoek ere izango dute tartea Aingeru Guardako jaietan. Jai batzordeko kideek antolatutako bertso bazkarian Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariek parte hartuko dute. Aizpe soziedadean izango da martxoaren 6an (domeka). Bertso afarirako txartelak Leku Onan eta Ormolan eskuratu daitezke, 25 euroren truke. Otsailaren 27a baino lehen eman behar da izena.