{youtube}Z7BjZg4-xGA&feature=player_embedded{/youtube}Lanbide Heziketako 2010-2011 EuskoSkills olinpiaden inguruko bideoa
osatu du Makina Erremintaren Institutuak. IMHn egin ziren EuskoSkills
olinpiadetako CAD Diseinu Mekanikoa, CNC Fresa eta CNC Tornuko proben
berri ematen du bideoak, eta baita mekatronika eta polimekanika
skillsetan parte hartu duten edo hartuko duten IMHko ikasle eta
tutoreen berri ere.
Apirilean Madrilen egingo diren SpainSkills probetan parte hartuko duten IMHko hiru ikasleen adierazpenak ere jaso dituzte. Larraitz Uranga, Ekaitz Ibarluzea eta Asier Iraeta dira SpainSkillsetan aritzeko sailkatzea lortu zuten hiru ikasleak.