Ovidio Campellok PSE-EE alderdiak azken legegintzaldian Elgoibarko Udalean eginiko lana goraipatu du Arriolarekin batera eskaini duen prentsaurrekoan (ondoko argazkian). Campelloren esanetan, "herriak igarri du legegintzaldi honetan, sozialistak aurrekoan baino bi zinegotzi gehiago izan ditugula".
•Adostasunak eta ezadostasunak azken lau urteetan
Azken legegintzaldia, eta, batez ere, alkatea eta Gobernu taldearekin izan duten harremana nolakoa izan den ere laburbildu du laugarren aldiz PSE-EEko zerrenda-buru izango denak. Lehen urtean "eztabaidak" eta "ezadostasun sakonak" izan zirela nabarmendu du: "Aurreko gobernu taldeak hasitako bidetik segi zutelako, besteak beste".

Bigarren urtean sinatu zuten legegintzaldi akordioa inflexio puntua izan zela gaineratu du Campellok: "Harrezkero, eta aurkeztu genituen 52 proposamenak onartu ostean, batez ere, Udaleko Gobernu Taldearekin orpoz-orpo jardun dugu lanean, Gobernu Taldean sartu ez arren". Bi urtean zintzo eta ondo lan egin zutela esan du Campellok eta herriarentzako garrantzitsuak izan diren proiektuak aurrera atera dituztela. Herriaren aurpegia aldatu dute proiektu horiek Campelloren iritziz. Errematea baina, Zapaterok bultzatutako planak eta Patxi Lopezek gidatutako Eusko Jaurlaritzaren Hiriber proiektuek eman diotela uste du: "Horiek izan dira herriak jaso dituen inbertsio bakarrak".
Azken urte honetan, ordea, Udal Gobernuaren jarreran aldaketa sumatu du Ovidio Campellok. "Kanpaina aurrean sartuta gaude", azaldu du. PSE-EE alderdiak erakutsi duen arduraren aurrean alkateak eta EAJk azken urte honetan erakutsi duten jarrera kritikatu ditu: "Bakarrik baleude moduan ageri dira orain argazkietan. Meritu guztia eurena balitz moduan. Jarrera kritikagarria izanagatik, arduraz jokatu dugu, beste behin, eta ez dugu sinatuta geneukan akordioa hautsi".
•Asmaola egitasmoan inplikazio handiagoa
PSE-EEk Elgoibarko Udalean bultzatu dituen ekimenen artean, ostegunetako merkadilloa herri erdira itzuli izana nabarmendu du bozeramaile sozialistak. "PSE-EEk gai honetan erakutsi duen irmotasunari esker lortu dugu merkadilloa behar zuen lekura itzultzea".

Industria eta Enplegu batzordearen sorrera ere gogora ekarri du, eta, hain zuzen, datorren legegintzaldirako erronka nagusia industriaren egoera hobetzea izango dela azaldu du PSE-EEko alkategaiak. Ildo horretan, Asmaola egitasmoak "berebiziko garrantzia" izan dezakeela gaineratu du. "Patxi Lopezen gobernuak enpresa txiki eta ertainen mesederako proiektu horri diruz laguntzeko konpromisoa azaldu du, baina Gipuzkoako Foru Aldundiak inplikazio handiagoa erakutsi behar du". Industriaguneen handitzea ere aztertu beharreko gaia da Campellorentzat: "Lekurik ez duela eta ezin diogu enpresa bakar bati ere alde egiten laga".