Xabier Arzalluz, Euzkadi Buru Batzarreko lehendakari ohia; Mariano Ferrer kazetaria; Jone Goirizelaia, Arnaldo Otegiren abokatua, eta Martxelo Otamendi, Berria egunkariko zuzendaria gonbidatu dituzte Arnaldo Askatu, politika askatu plataformakoek egungo egoera politikoaren azterketa egin eta etorkizunerako perspektibei buruz berba egiteko. Hasier Etxeberria kazetari elgoibartarrak egingo ditu moderatzaile lanak.
•Internetez zuzenean
Mahai ingurua Internetez zuzenean jarraitzeko aukera izango du hala nahi duenak. Izan ere, BARRENek eta Arnaldo Askatu plataformak zuzenean eskainiko dute, nork bere webgunean: elgoiBARREN.net edota arnaldotegi.com.