Elgoibarko Udalak aditzera eman nahi du Elgoibarko mapa toponimikoari
buruzko erakusketa ikusteko azken eguna datorren zapatua, otsailak 26,
izango dela. Horrexegatik, hil bukaerako feria eguna dela aprobetxatuz,
Udalak herritar guztiak, eta bereziki, baserri auzoetako bizilagunak
gonbidatu nahi ditu, erakusketara bertaratu daitezen beraien ekarpenak
egitera.
Erakusketa, beraz, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara eta iluntzeko 19:00etatik 21:00etara egongo da zabalik datorren zapatuan.
Elgoibarko toponimia lanaren inguruko xehetasun guztiak ikusteko klikatu hemen