•Domina uzta Andoaingo piano jaialdian
Musika eskolak emandako datuei erreparatuz gero (beherago dauzkazue), bistakoa da musikazale elgoibartarrentzat pianoa dela instrumentu erakargarriena. Baieztapen horri eusteko datu bat: Andoaingo VI. Piano Jaialdian 44 piano ikasle elgoibartarrek parte hartu zuten joan den asteburuan. Eta ez ziren esku hutsik itzuli Andoaindik. Ikasle elgoibartarrek 34 domina eskuratu zituzten: hamazazpi urrezkoak, hamalau zilarrezkoak eta hiru brontzezkoak. Janire Rodriguezek eta Sofia Arregik, batetik, eta Miren San Andres eta Olaia Garcia-Abadek, bestetik, osatutako bikoteek, gainera, aipamen bereziak lortu zituzten pianoa lau eskutara jotzen erakutsi zuten abileziagatik. Epaimahaiak notarik altuenekin saritu zituen elgoibartarren interpretazioak eta jaialdiari amaiera eman zion emanaldian parte hartu zuten notarik onenak jaso zituzten gainerako piano joleekin batera. Orotara, Euskal Herriko 872 piano jolek parte hartu zuten Andoaingo jaialdian; gehienak (811) gipuzkoarrak.
•Susana Marcano: “Pianoa betidanik izan da erregea”
Pianoak daukan arrakasta ez dela gaur goizeko kontua dio Susana Marcano piano irakasleak. “Pianoa betidanik izan da instrumentuen artean erregea, bai hemen eta baita gainerako musika eskoletan ere. Instrumentu bakoitzak irakasle bat dauka Inazio Bereziartua musika eskolan eta pianoa irakasten, aldiz, hiru irakasle gabiltza”, azaldu du.
Marcanok ez daki zein izan daitekeen arrakasta honen arrazoia, baina ideia batzuk bota ditu: “Instrumentu osoenetakoa da pianoa eta horrek izan dezake eraginik. Bestetik, instrumentu zaila den arren, beste batzuk baino esker onekoagoa da hasieran, eskuak teklen gainean jarri orduko atera dakioke-eta soinu ona. Nik uste, gainera, katxarro handi bat izateak erakargarriago egiten duela umeen begietara”.

•Ezkutuko desioak
Alabaina, umeentzako erakargarri den tamaina horrexek berak zenbait guraso atzera bota ditzakeela onartzen du Marcanok: “Instrumentu handia eta garestia iruditzen zaie zenbait gurasori, baina, bistakoa da gehienek seme-alaben aukera onartu eta babesten dutela". Hori bai, askotan ez ei daki seme-alabak diren pianoa jotzen ikasi nahi dutenak ala gurasoek semeen bitartez gauzatu nahi duten bete gabeko nahia den. “Horiei, ikasteko sekula ez dela berandu esaten diet eta apunta daitezela musika eskolan. Umeei bakarrik irakasten diegula musika eskolan uste dute askok, baina hori ez da horrela. Bere garaian pianoa ikasi ez izanaren damua daukazula, bada izena eman eta ikasi. Egia esan, gero eta ikasle nagusi gehiago dauzkagu eta izugarri gozatzen dute horiek. Iaz, esaterako, 65 urteko gizon elgoibartar bat hasi zen pianoa ikasten”.
•Musika Eskolako ikasleen datuak
Inazio Bereziartua Dantza eta Musika Eskolan 542 ikasle daude gaur egun. Horietatik 317 neskak dira eta 225 mutilak. Adinari dagokionez, bost urteko hamahiru ikasle daude, sei urtekoak 57 dira eta zazpi urtekoak 41. Instrumentuak zortzi urtetik aurrera aukeratzen dituzte. Adin horretatik aurrerakoak, alegia, instrumentu bat ikasten ari direnak, 386 ikasle dira. Dantza ikasten, berriz, 151 ikasle ari dira eta 89 ikasle daude kantuan izena emanda. Ondorengo zerrendan, Inazio Bereziartua musika eskolan instrumentu bakoitzak dituen ikasle kopurua ikus daiteke.
Ikasleak eta instrumentuak

- Pianoa (85 ikasle)
- Gitarra (47)
- Biolina (36)
- Saxofoia (31)
- Trikitia (27)
- Klarinetea (22)
- Perkusioa (21)
- Akordeoia (20)
- Flauta (20)
- Biolontxeloa (18)
- Panderoa (16)
- Tronboia (12)
- Tronpeta (11)
- Txistua (8)
- Tronpa (6)
- Oboea (4)
- Bonbardinoa (2)
*Ikasleak guztira: 542 ikasle
- Dantzako ikasleak: 151
- Kantua: 89 ikasle
- Instrumentuak: 386
- 5 urteko ikasleak: 13
- 6 urteko ikasleak: 57
- 7 urteko ikasleak: 41