•Marokoarrak, boliviarrak eta ekuadortarrak ugarienak
Elgoibarren 38 herrialde ezberdinetako lagunak ditugu gure artean. Atzerritarrak 771 dira guztira, eta, euren artean, gizonezkoak gehiago (412) emakumezkoak (359) baino. Jatorriz, marokoarrek osatzen dute talde handiena. Asko hasi da Elgoibarren erroldatutako marokoar kopurua: 63 lagun ziren 2008an, eta gaur egun 161 dira. Marokoarrek boliviarrei kendu diete lehen postua, azken urteetan Boliviatik etorritako lagunak izan baitira ugarienak. Une honetan 147 boliviar daude Elgoibarko Udalean erroldatuta, 2008an baino lau gehiago. Kontutan hartzeko kopuruak dira portugaldarrak (71) eta errumaniarrak (64).

Mendaron, bestalde, eta 2011. urteko urtarrilaren 1eko datuen arabera, 22 herrialde ezberdinetako lagunak daude erroldatuta. Ekuadortik etorritakoek osatzen dute, alde handiarekin, kopuru handiena, 15 lagunekin. Ekuadortarren ostean, senegaldarren eta marokoarren taldeak dira handienak. Beheragoko tauletan ikus ditzakezue Elgoibarren eta Mendaron bizi diren atzerritarren kopuruak eta jatorriak.
•Krisiarekin ere gora
Krisi ekonomikoaren lehenengo zantzuak nabaritzen hasi baino lehen, 2008. urte hasieran, 542 atzerritar zeuden Elgoibarren erroldatuta. Handik hona igaro diren hiru urtetan 229 atzerritar gehiago erroldatu dira Elgoibarko Udalean. 2010. urte amaiean 771 atzerritar zeuden erroldatuta, hau da, biztanleen % 6,74 atzerritarrak dira. Hortaz, esan liteke krisia ez dela oztopo izan orain urte batzuk hasitako joeran, 2000. urtetik hona izugarri hasi baita atzerritarren kopurua. Datu bat: orain dela hamar urte 14 atzerritar zeuden Elgoibarren erroldatuta. Ikusi ondorengo taulan atzerritar kopuruaren bilakaera urtez-urte.
1996 | 2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 | 2009 |
2010 |
56 | 14 | 14 | 45 | 30 | 47 |
81 | 142 | 393 |
542 |
716 |
771 |
•Bizilagun kopuruak gora egin du
Elgoibarrek 11.435 bizilagun ditu; 5.704 gizonezko eta 5.731 emakumezko. 2004tik hona gora egin du bizilagunen kopuruak. Ikusi ondorengo taulan biztanleriaren bilakaera urtez urte.
Elgoibarrek 11.435 bizilagun ditu; 5.704 gizonezko eta 5.731 emakumezko. 2004tik hona gora egin du bizilagunen kopuruak. Ikusi ondorengo taulan biztanleriaren bilakaera urtez urte.
2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 |
2006 | 2007 | 2008 |
2009 |
2010 | 2010 |
10.667 | 10.614 | 10.637 | 10.524 | 10.538 | 10.690 | 10.893 | 11.051 | 11.220 | 11.324 | 11.435 |
•Atzerritarrak Elgoibarren eta Mendaron
∞Lotura duten albisteak:
- Etorkinei harrera egiteko Ongi Etorri Gida kaleratu du Udalak (2010-01-14)
- Nazionalitate espainiarra ez duten 542 lagun daude Elgoibarren erroldatuta (2008-02-15)
- 393 atzerritar bizi dira Elgoibarren, biztanleriaren %3,6a (2007-01-16)