•Bideoa
Xabier Arzalluz EAJren EBBko presidente ohia, Jone Goirizelaia abokatua, Mariano Ferrer kazetaria eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariak parte hartu zuten mahai inguruak ikusmin handia sortu zuen eta banaka batzuk Herriko Antzokira sartu ezinda ere geratu ziren. Internetez zuzenean ikusteko aukera ere
eskaini zuten zenbait hedabidek, tartean elgoiBARREN.net-ek, eta 300
lagunetik gora izan ziren mahai ingurua ordenagailuaren pantailatik
jarraitu zutenak.
Egungo egoera politikoaren azterketa egin zuten mahaikideek eta baita etorkizunerako perspektibei buruz berba egin ere '...eta orain zer?' lelopean. Moderatzaile lanetan jardun zuen Hasier Etxeberriak, Arnaldo Otegiren abokatuaren presentzia aprobetxatu nahirik, Arnaldo Otegi zer moduz dagoen galdetuz hasi nahi izan zuen mahai-ingurua. Tamalez, berandu ailegatu zen Jone Goirizelaia, eta gerorako laga behar izan zuen galdera Etxeberriak. Gauzak horrela, Arnaldo Otegi zergatik daukaten kartzelan galdetuz hasi zuen solasaldia. Horiek eta beste hainbat galdera (Legeztatuko al dute Sortu?, ezker abertzalearen gogoeta, e.a) erantzun zituzten Arzalluz, Ferrer, Otamendi eta Goirizelaiak ordu eta erdiko iraupena izan zuen saioan.
•Bertso bazkaria martxoaren 26an
Mahai ingurua ez da Arnaldo askatu plataformak antolatuko duen azkeneko ekintza izango. Martxoaren 26rako bertso bazkaria ere antolatu dute, Jon Maia eta Amets Arzalluz bertsolariekin. Ikastolako frontoian izango da bertso bazkaria eta txartelak aurki jarriko dituztela salgai iragarri dute herri ekimeneko kideek.

Argazkiak: