Larrialdi zerbitzuetako langileek zabaldu duten komunikatuaren arabera, azken bederatzi hilabeteetan, “behin baino gehiagotan eta bide ezberdinetatik” saiatu dira Osakidetzako gaur egungo agintariekin “egiazko" negoziazioa, "edukiz betea, alegia", aurrera ateratzen. Alabaina, orain arteko negoziazio guztiak antzuak izan direla azaldu dute idatzian: “Gauza berdinei bueltak eta bueltak eman jardun ostean, negoziazioak hitz hutsetan eta luzamenduetan galdu dira”. Gauzak horrela, "gatazka" egun dagoen geldialdi egoeratik askatuko lukeen “proposamen konkreturik” jaso gabe segitzen dutela salatu dute.
Datorren eguaztenean gai honen inguruan egingo den mahai sektoriala gatazkari konponbidea emateko aukera paregabea izan daitekeela uste dute larrialdi zerbitzuetako langileek. Euren iritziz, “Osakidetzako agintariek gatazka askatzeko egiazko aukera bat gehiago izango dute, betiere, mahai gainean dauden proposamenak negoziatu eta orain arte hartutako konpromisoak inplementatzen badituzte”.
•Arazoa gizarteratzeko itxialdia
Elgoibarko anbulatorioan egingo duten itxialdiaren helburua Osakidetzako agintarien eta herritarren arreta bereganatzea dela azaldu dute langileek. “Nazkatuta gaude horrenbeste ile hartzerekin eta ez dugu etsiko lan baldintza duinak eta herritarrentzako kalitatezko laguntza-zerbitzuak lortu artean. Horiexek baitira gure helburuak”.

Gaur (otsailak 28) arratsaldeko 17:00etatik eguaztenera arte egingo dute itxialdia.
Argazkiak: