96 elkartek osatzen dute Euskaldunon Elkarteen mugimendua, eta, besteak beste, gizarte-mugimenduek euskararen biziberritze prozesuan duten garrantzia azpimarratu zen Kongresuan. Eta gizarte-mugimendua diren aldetik, botere politikoetan, ekonomikoetan eta sozialetan eragiten ere saiatuko dira.
1983an sortu zen mugimendua Arrasaten (AED euskara elkartea sortu zutenean), eta haren segidan sortu ziren han eta hemen elkarte gehiago. 25 urteotan asko hazi eta aldatu da mugimendua; gaur egun, 20.000 bazkide, 450 langile profesional eta 14.000 bazkide-militante biltzen dira mugimenduaren baitan, eta, besteak beste, tokiko hedabideetan, kultur programazioan, aisialdiko eskaintzetan eta motibazioari lotutako esparruetan dihardute lanean.
•Jakintza eta pentsamenduan oinarritutako dinamika
Euskararen biziberritze prozesuan jakintzak eta pentsamenduak duten garrantzia azpimarratu zen Kongresuan, eta lan berezi egin nahi dute diskurtso propioa osatu eta bazkideen artean zabaltzeko. Hizkuntza politika ezagutza soziolinguistikoan oinarrituta behar dela aldarrikatu zuten, eta ezagutza horien baitako adostasun soziala eta politikoa landu nahi dute.
•Mugarria markatuko du Kongresuak
Urtebeteko gogoeta-prozesuaren azken urratsa izan zen Bilboko Kongresua. 250 lagunetik gora hartu dute parte prozesuan, eta mugimenduko kideen ustez, zapatukoa mugarria izango da gizarte-mugimendu horren ibilbidean. Orain arteko lanaren balorazioa egin da, eta etorkizuneko lan-ildoak markatu dira, eta orain erabakitako guztia martxan jartzeko une iritsi da. Ziklo berri baten atarian daudela aitortu zuten, bai herrietako euskara elkarteak, eta baita euskara elkarteen federazioa den Topagunea.
•Kongresua eta Jaia
Baina zapatuan ez zen dena serioa eta formala izan. Goiza Kongresuan eman bazuten ere, haren ondoren Bilboko Kafe Antzokira joan ziren bazkaltzera, eta arratsaldeko 18:00ak aldean jaia izan zuten. Azken jai horretan Jon Gurrutxaga musikari elgoibartarrak ere hartu zuen parte, bi abestirekin.

•Elgoibarko Izarrako dinamizatzailearen ponentzia
Elgoibarko Izarrako dinamizatzailea den Imanol Larrañagak (ondoko argazkian) ponentzia bat irakurri zuen Kongresuan. Mugimenduak onartutako txosteneko lau punturen gaineko defentsa egin zuen, eta Imanolek irakurritako testua bere osotasunean ekarri dugu hona:
*Argazkiak eta informazioa: Kongresuaren gaineko informazio osoagoa eta argazki gehiago ikusteko egin klik honako loturan: topagunea.org