Urte zaila izanagatik Peruko umeak eskolatzen jarraitzeko adina laguntza jaso du Miskik

elgoibarren.net 2011ko ots. 28a, 18:41

Miskiren bitartez batutako diru-laguntza eramatera joan da Gemma Agirregomezkorta Peru aldera. Aurtengo aurrekontua osatzea ez dela “erraza” izan aitortu duen arren, ez da esku hutsik joan; hainbat lagun eta erakunderen esku zabaltasunari esker batutako 33.500 euroekin baizik. Lagundu duten guztiak eskertu nahi ditu Miskik, baina Miskik berak ere jasotzen du esker ona; Juan Antonio Ugarte Cuscoko Artzapezpikuarena kasu (ondoko argazkian).


  Otsailaren 26an hasi zuen Gemma Agirregomezkortak urtero Peru aldera egiten duen bidaia.
 Joan aurretik, Cuscoko haurrak eskolatzeko dirua eman duten guztiak eskertu nahi izan ditu Agirregomezkortak. “Miskiri laguntza eman dioten lagun guztiak eskertu nahi ditugu; bai kalean (Elgoibarren eta Mendaron) errifak erosiz lagundu digutenei, bai ikastetxeei (Elgoibar Ikastola eta Herri Eskola). Elgoibarko eta *Getariako Udalak, Milagrosa elkartea eta La Caixa banketxea ere eskertu nahi nituzke egin dituzten ekarpenegatik. Eta, noski, ez nituzke ahaztu nahi eskupekoak eman dizkiguten guztiak. Netto supermerkatuari eta Caja Rural aurrezki kutxari ere luzatu nahi diet esker ona laga diguten material guztiagatik, eta azkenik, baita Arrillaga inprentari ere errifak musutruk ateratzeagatik”.
 Aurtengo aurrekontua osatzeko zailtasunak izan dituztela onartu du Miski Gobernuz Kanpoko Erakundeko aurpegi ezagunena den Gemma Agirregomezkortak, baina pozik dago azkenean helburuetara iristea lortu ahal izan dutelako. Ondorengo taulan ikus ditzakezue Miskik aurtengo kanpainan jasotako diru kopuruak eta laguntzen jatorria.
 Laguntzaren jatorria
 Dirua (eurotan)
 Apadrinamenduekin  19.300 
 Errifen salmentatik
 9.524 
 Elgoibarko Udalak
 3.000 
 Oñatiko Santa Anak
 500 
 Milagrosaelkarteak  450 
 Partikularren eskupekoak
 420
 La Caixak
 230
 Pañpiñen eta boligrafoen salmentatik
 160 
 Iazko kaxatik geratzen zena
 159 
 SARRERAK Guztira
 35.075
 2011ko aurrekontua (*gastu guztiak barne)
 33.572
 
  *Getariako Udalak emandako 880,70 euroak laguntza berezietarako erabiliko dituzte.