Lapurrek lagatako zantzu guztien arabera profesionalek eginiko "lana" izan dela jakinarazi dute Elgoibarko Udaltzaingoko iturriek. “Bazekiten zertan ari ziren. Behin garajean sartuta gau guztia izan zuten bazter guztiak arakatu eta komeni zitzaiena lapurtzeko. Garaje itxietako sarrailak bortxaz nola ireki ere ondo baino hobeto zekiten, eta horretarako gailu bereziren bat izango zutenik ere ez dugu baztertzen, 43 garaje bortxaz irekitzea ez baidezake edonork egin”, adierazi du Elgoibarko Udaltzain buruak, Jabier Oñederrak. Udaltzaingoa eta Ertzaintza elkarlanean ari direla gaineratu du, eta baita orain artean salaketa asko jaso dituztela ere. Udaltzaingora edo Ertzaintzara jo behar dute salaketak jarri nahi dutenek.
Ostu dituzten hiru ibilgailuak ez ziren gamarik altuenekoak, erdi mailakoak baizik: Opel Zafira bat, Citroen C4 bat eta Seat Ibiza bat, hain zuzen ere.
•Lapurretak Durangon eta Elorrion
Ertzaintzako iturriek jakinarazitakoaren arabera, bestalde, antzerako lapurretak izan dira, joan den asteburuan, Elorrion eta Durangon. Hiru herrietako lapurretek elkarrekin zerikusia izan dezaketela uste dute eta ikerketa abian jarri dute.