Holidays in Bardulia jaialdia 2004an antolatu zuten estreinakoz Andoaingo gaztetxean, eta handik aurrera urtero antolatu izan dute. Oñati, Azpeitia, Añorga, Beasain, Arrasate eta Zumaiako gaztetxeetatik pasa ostean, Elgoibarko gaztetxean egin zuten zortzigarren jaialdia, “Gipuzkoako punk-oi! eszena osasuntsu dagoen seinale”, adierazi dute antolatzaileek.
Punk oi! mugimenduak indar eta oihartzun handiagoa izateko helburuarekin hasi zirela jaialdia antolatzen jakinarazi dute antolatzaileok. Horrez gain, “talde hasiberriei publiko askoko agertokien aurrean ezagutzera emateko aukera ere eskaintzen die, eta beste taldetako kideak ezagutu eta harremanak estutzeko ere aproposa da”.
•800 ikusle inguru
Elgoibarko jaialdiaren antolakuntza eta jendearen erantzuna goraipatu dituzte, halaber, antolatzaileek: “Arratsaldeko 16:30ean ireki ziren gaztetxeko ateak, eta 17:00etan hasi ziren kontzertuak. Talde gazte zein zaharrak pasa ziren gaztetxeko eszenatokitik, bederatzi talde guztira. Jendearen erantzuna ikaragarria izan zen, eta emanaldietara azaldu ziren 800 inguru lagunek giro aparta sortu zuten. Goizaleko 4:00ak aldera arte luzatu ziren kontzertuak eta 06:00ak arte egon zen zabalik gaztetxea, harik eta jaialdia amaitutzat eman nahi ez zuten azken burugogorrek etxerako bidea hartu zuten arte. Horrela bada, Elgoibarko gaztetxeak jaialdi handietarako duen gaitasuna erakutsi zuen”.

•Argazkiak: (Jaialdian parte hartu zuten bederatzi taldeen argazkiak)
∞Musika Taldeen Myspace guneak:
∞Punk oi! mugimenduaren bloga: behinbetiko.blogspot.com