Dena prest mozorroen festarako

elgoibarren.net 2011ko mar. 4a, 10:20

Gaur (martxoak 4) hasi eta martitzenera bitartean ospatuko dira inauteriak Elgoibarren eta Mendaron. Elgoibar Ikastolakoen euskal inauteriarekin hasiko dira gaur arratsaldean inauteriak. 15:15ean irtengo dira ume eta irakasleak Ikastolatik, eta Plaza Handian dantzaldia eskainiko dute ondoren. Zapatu gauean, berriz, mozorro lehiaketa egingo dute Madalako parkean. (argazkiak eta bideoak dauzka).



 Inauterietako egun handia bihar izango da. Atxutxiamaikak eta Udaleko Kultura Sailak hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta arratsaldetik gauera arte egongo da non aukeratu. Arratsaldean, Atxutxikaraokea eta mozorroen desfilea egingo dute Plaza Handian. Ondoren, Mauxitxa txarangaren kalejira izango da, eta gauerako, mozorro lehiaketa antolatu du Atxutxiamaikak.
Epaimahaia herritarrek

1706639163523 Dena prest mozorroen festarako

Mozorro lehiaketan parte hartu nahi dutenek Madalako parkera agertu beharko dute. Lehiaketa 23:00etan hasiko da eta sari banaketa goizaldeko 1:00ak aldera egingo dute. Aurtengo berrikuntza epaimahaiaren osaketan egongo da. Aurreko edizioetan elkarte desberdinetako kideek osatu izan dute epaimahaia, baina aurtengo epaimahaia herritarrek osatzea nahi du Atxutxiamaikak. Hortaz, mozorro lehiaketako epaimahaia osatzeko interesa dutenek 943 741 626 telefonora deitu edo atxutxaiamiak@elgoibarkoizarra.com helbidera idatzi dezakete. Talde irabazleak 275 euro jasoko ditu; bigarrenak, 175 euro eta hirugarrenak, 125 euro. Bakarkakoetan 125 euroko bi sari banatuko dituzte. Mendaron, bestalde, txokolate jana, disko festa eta karaokea antolatu ditu Arno Guraso elkarteak zapatu arratsalderako.

Mozorroen elkarretaratzea
 Martitzen arratsaldean mozorroen elkarretaratzea egingo dute Plaza Handian, 16:30ean. Kiki, Koko eta Moko pailazoen ikuskizuna ikusteko aukera izango dute Plaza Handira urreratzen direnek, eta ondoren, Mauxitxa txarangaren kalejirak alaituko ditu kaleak. Zaharren egoitzan, bestalde, Gelatxo orkestraren musika emanaldia eta mozorro lehiaketa antolatu dituzte, 18:30etik aurrera. Inauterietako egitarau guztia agendan duzue.
 
•Aurreko urteetako zenbait argazki: (argazki guztiak Mediatekan)

1706639163583 Dena prest mozorroen festarako

1706639163663 Dena prest mozorroen festarako

1706639163703 Dena prest mozorroen festarako

1706639163740 Dena prest mozorroen festarako

1706639163777 Dena prest mozorroen festarako

1706639163841 Dena prest mozorroen festarako

1706639163901 Dena prest mozorroen festarako

1706639163942 Dena prest mozorroen festarako

1706639163978 Dena prest mozorroen festarako

1706639164045 Dena prest mozorroen festarako

2010eko zenbait bideo: (ikusi hemen 2009ko bideoak)