2010eko martxoaren 31n itxi zuten Guass diskoteka, 30 urteko ibilbidearen ostean. Bi arrazoi eman zituen Udalak. Batetik, leku egokia zela aparkaleku bat egiteko eta, gainera, Hiri Antolamendurako Plan Nagusian ere, Deba ibaiaren alboan dauden enpresak eta lokalak botatzea proposatzen zela, eta bestetik, "bizikidetza arazo larriak" sortzen zituela. Itxierak kolore guztietako iritziak sortu zituen.
Hortaz, eraikin zaharra bota eta zakar guztiak bertatik atera ostean libre geratuko den orubean aparkalekuak egingo dituzte; ordaindutako herriko estreinako aparkaleku publikoa, hain zuzen ere. Eraikinaren jabeekin hitzartutako akordioaren ostean, orubearen alokairuagatik errenta bat ordaindu beharko du Udalak hilero. "Odaindutako aparkalekua izango da, alokairua ordaintzeagatik sortutako gastuak ordaindu ahal izateko", azaldu du Alfredo Etxeberria herriko alkateak.
Eraikina behera botatzeko lanek eta sortuko diren obra-hondakinak bertatik kentzeak daukaten kostuak Jaurlaritzak hartuko ditu bere gain. Erortzeko zorian dauden industri eraikinak eraisteko Jaurlaritzak daukan plan baten barruan sartuko dira lanok.
•Aparkalekuko tarifak
Ordaindutako aparkalekuak izango dituen tarifak dagoeneko onartuta daude Osoko Bilkuratik pasa eta gero. Egunez (08:00etatik 20:00etara) ibilgailuak aparkatzeagatik 0,60 euro ordaindu beharko dira ordu bakoitzeko. Gaueko tarifa (20:00etatik 8:00etara), berriz, 0,125 eurokoa izango da ordu bakoitzeko.
∞Lotura duten albisteak:
•Eraisketaren argazkiak: