•Inauteri-martitzeneko egitaraua
- 16:30 Mozorro festa. Plaza Handian.
- 17:00 Kiki, Koko eta Moko pailazoak. Plaza Handian.
- 18:30 Mauxitxa txaranga.
- 18:30 Gelatxo Orkestra. Dantzaldia eta mozorro lehiaketa, jubilatuen egoitzan.
- 22:30 Sinuose. Kultur Etxeko sotoan.
•Sinuose, hamabosgarrenean aidanez
Orain dela hamabost urte hasi zen Sinuose inauterietako martitzen gaua girotzen, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Gaueko 22:30ean hasita, musikarekin esperimentatuko dute Kultur Etxeko sotoan. Iban Urizarrek eta Patxi Zabaletak osatzen dute Sinuose. Malape tabernan estreinatu zuten inauterietako musika saioa, eta azken urteotan Kultur Etxeko sotoan batzen dira musikarekin esperimentatzeko.
Elgoibarren eta elgoibartarrentzat sortu zuten Sinuose, eta hamabost urte hauetan era askotako musika saioak eskaini dituzte. Hemendik aurrera, Sinuosek zenbat urte iraungo duen ez dakite, baina argi dute musika egitea gustuko dutela eta elgoibartarrei musika eskaintzen jarraituko dutela.