Irteera honen
barruan datorren jendearen arabera neurri ezberdinetako planak egongo dira. Alde
batetik mendi eskian ibiliak direnentzako ibilbidea egongo da baina bestalde
mendi eskian hasi berriak direnentzako edo hastea nahi dutenentzako plangintza
ere egongo da.
- Ibilbideak: Ez daude oraindik zehaztuta, hala ere antolatzaileek argi dute erakargarriak izateaz gain, elurran baldintzen arabera eta segurtasuna bermatzeko lehentasunarekin aukeratuko direla.
- Esperientziadun arduradunak: Irteera honetan antolatzaileek duten esperientzia eta ezagupenetaz baliatuta guztiok bi egun polit eta interesgarri pasatzea da helburua. Beraien gomendio eta babesa izango dugu, eta kirol modalitate honetan hasteko edo aurrera egiteko aukera bikaina dela uste dugu.
- Materiala: Materiala alokatzeko laguntza ere eskeiniko dugu, materialik ez daukatenei. Horrela bada, jarri ahal duzuen bizkorren gurekin kontaktuan, mesedez.
- Datak: Irteera ordua eta prezioak zehaztu gabe daude oraindik. Ostegunean bidaliko diegu bazkideei beste e-posta bat informazio zehatzagoarekin, baina prezio ekonomikoak jartzen saiatuko gera, eta irteera ziurrenik zapatuan goizean goiz izango da, horrela ostiralean irtenda baino merkeagoa delako.
Gogoa eta gutxieneko forma fisiko bat edukitzea besterik ez da
behar. Pixkat justu gabiz denbora aldetik eta interesatuta zaudetenoi lehen bait
lehen jakinaraztea eskatzen dizuegu. Beraz, interesa baduzu jarri gurekin
kontaktuan astelehen eta ostegunak Errosario kaleko egoitzara etorrita
(19:00-20:30), emailez morkaiko@morkaiko.net edo bestela
baita ere 646 966 198 telefonora deitu dezakezute izena eman edo zalantzak
argitzeko.