Amaitu dira aurtengoz inauteriak. Atzo, martitzen
inauterietan, umorea, musika eta festa izan ziren nagusi, beste behin
ere. Umeek gozatu zuten batez ere atzokoan, baina izan zen umeen pare
ibili zenik ere, zapatuan bezalatsu Elgoibarko kaleak hartu zituzten
dominiken eskolako 'haurrak' kasu. Beste batzuek, berriz,
Elvis Presley berpiztu zuten eta Mercedes dotore
batean gora eta behera ibili ziren. (
bideoa eta
argazkiak dauzka)