Lehen elgoibartarra, berriz, Iñigo Ortuoste izan zen. Laugarren postuan sartu zen helmugan Ortuoste, 22 minutu eta 59 segundoko denborarekin.
Argazkiak:
•Aingeru Guardako jaiak giro onean
Aurtengo nobedadea izan den Arnoateko Igoeraz gain, giro onean joan dira Aingeru Guardako jaiak. Joan den martitzenean hasi zituzten, baina zapatua eta domeka izan dira jaietako egun handiak. Domekan, ermita inguruan hasi zuten eguna. Meza ostean, eta Aizpera bazkaltzera joan aurretik, bertsoez eta herri kirolez gozatzeko aukera izan zuten han. Andoñi Egaña eta Aitor Sarriegi bertsolariek girotu zuten gero bazkalostea.
Zortzi bat urtean galduta egon ziren Aingeru Guardako jaiak, baina, iaz, herriko hamar gaztek [Plaza auzoan hazitakoen ondorengoak guztiak] jaiak berreskuratzea erabaki zuten. Pentsatu eta egin. Egitarau apala antolatu zuten, eurek ezagutu izan zituzten Aingeru Guardako jaietan izaten zenaren parekoa, baina argi laga zuten buruan ideia berriak ere bazituztela aurtengoari begira. Eta izan dute ideia horietako batzuek gauzatzeko aukerarik. Ondorengo argazkietan jai batzordekoek aurten antolatutako ekintzetako zenbait une ikus ditzakezue.
Argazkiak: