Hiru atal nagusi dauzka metala.eu atariak: albisteak, fabrikazioari buruzko informazioa euskaraz, eta galderak egiteko txokoa. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago webgunea, baina euskarari lehentasuna eman diotela azaldu dute. Dagoeneko 500 hitzetik gora kontsultatu daitezke Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin sortutako plataforma horretan.
•Goazen euskara planaren balantze ‘gazi gozoa’
Martitzenean aurkeztu zuen IMHk Goazen euskara planaren 2010eko memoria ere, eta balorazio 'gazi gozoa' egin dute arduradunek. Oro har, urte ona izan dela adierazi dute, baina oraindik hobetzeko gauzak badituztela zehaztuta. Zazpi urte pasatu dira Goazen euskara plana martxan jarri zutenetik, eta, oro har, gustura daude planak izan duen garapenarekin. Udalarekin beste urtebeterako hitzarmena sinatu dute (goiko argazkian).
- Datu aipagarrienen artean, euskaraz ematen dituzten prestakuntza eta zerbitzu orduen gorakada nabarmendu zuten: 2010ean 11.644 ordu eskaini ditu ikastetxeak euskaraz, iaz baino 2.000 ordu gehiago, alegia. IMHko eskaintza ordu guztien %30 eskaintzen dute euskaraz.
- Langileek lanean zenbat euskara egiten duten ere neurtu dute, eta datuak iazko antzekoak dira. 2003an plana abiatu zutenean %32koa zen euskararen erabilera IMHn, eta gaur egun %44,5ekoa da. IMHko arduradunen helburua 2015erako %65era iristea da.
- 2010ean 20 urte egin zituen IMHk, eta izandako lorpenen eta egindako ekintzen artetik bi nabarmendu zituzten: batetik, ekintzailetasuna eta euskara sustatzeagatik jaso zuten Lanabesa Saria, eta bestetik, 30+10 mintegia.
∞Lotura duten albisteak:
- Eusko Jaurlaritzak eta IMHk lankidetza hitzarmena berritu dute (2011-02-10)
- Lantokira iritsi aurreko euskararen urratsak IMHn (2010-04-29)
- Bai Euskarari Saria IMHrentzat (2009-12-15)
- IMHko Goazen euskara planak bost urte bete ditu (2009-05-27)
- BIDEOA: Goazen euskara plana 2003-2008 (imh.es)
- Estreinekoz euskaraz eman da langileentzako iraunkorreko ikastaroa Elgoibarko IMHn (2009-01-19)