•Manent eta Nahixan kontzertuan
Manent taldeak Barrutik bere lan berriaren aurkezpen bira egiten dihardu. Hurrengo kontzertua zapatu honetan (martxoak 12) eskainiko du 22:30ean Elgoibarko Gaztetxean. Inongo konplexurik gabeko popa egiten duen Tolosako boskotea Nahixanekin batera arituko da. Nahixan kostaldetik (Ondarroa eta Mutriku, batik bat) datorkigu eta power pop dotorea egiten dute. Taupadak diskoa kaleratu zuten urriaren 25ean eta disko berria aurkezteko kontzertu biran murgildua daude orain. Elgoibarko Gazte Asanbladak antolatu ditu kontzertuok.
•Udal Musika bandaren kontzertua
Udal Musika Bandak, bestalde, hileroko kontzertua eskainiko du, domekan, Herriko Antzokian. Hona hemen, Txomin Mugicaren zuzendaritzapean, 12:30etik aurrera eskainiko duten kontzertuaren egitaraua.
- Pompa y circustancia, martxa (E. Elgar).
- Los cuentos de Hoffman, barkarola (J. Offenbach).
- Palindromia flamenkoa. Saxofoi bakarlaria Aitor Nova izango da (A. Ruda Peco).
- James Bond 007, selekzioa (John Barry).
- Poupourri mexikarra (Diego Moreno).
•‘Ecografias’ eta ‘Greban gaude’ antzezlanak
Martxoaren 8ko egitarauaren barruan bi antzezlan ikusteko aukera egongo da asteburuan. Gaur (martxoak 11) gauean, Ecografias antzezlana taularatuko du Maki escenika taldeak Elgoibarko Herriko Antzokian, 20:30etik aurrera. karmele Jaio idazle eta kazetariak idatzitako bakarrizketan oinarritutako ikuskizuna da. Amatasunera bidaiatzeko aukera eskainiko du, eta Adids Abbebara (Etiopia) ume bat adoptatzera doan emakumea izango da protagonista.

Zapatuan, bestalde, Greban gaude emanaldia ikusteko aukera izango da Mendaroko San Agustin kultur gunean, 19:00etan hasita. Greban dauden hiru garbitzaileren istorioa da, eta greban daudela bakoitzak bere izaera erakutsiko du. Ironia handiarekin maitasuna, familia, sexua, ilusioa eta inguruko gaiak jorratuko dituzte, eta emakumezkoen pentsaera eta ikuspegi ezberdinak azaldu.