Debekatu egin dute Mikel Ibañezi egin behar zioten ongi-etorria

elgoibarren.net 2011ko mar. 11a, 13:22

 
Herrizaingo Sailak debekatu egin du gaur (martxoak 11) iluntzean (20:00etan) Mikel Ibañez preso elgoibartarrari Plaza Handian egin behar zioten ongi-etorria.

 


 Bere osasun egoera larriagatik (minbizia du, eta uztailaren 20an miokardio infartua izan zuen) baldintzapean libre laga dute Mikel Ibañez preso elgoibartarra. Gaur, hilak 11, ongi-etorri ekitaldia egin behar zioten Elgoibarren, baina Elgoibarko ezker abertzaleko iturriek jakinarazi dutenez, bertan behera laga behar izan dute plazako ekitaldia, Herrizaingo Sailak debekatu egin du-eta ekitaldi hori. Ongi-etorri ekitaldian, gaixotasun larriak dituzten presoak eta zigorra beteta dutenak ere omenduko nahi zituzten.
 
Lotura duten albisteak: