Lehen sorospen ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak

elgoibarren.net 2011ko mar. 18a, 06:59

 
Elgoibarko Gurutze Gorriak sorosle eta lehen sorospen ikastaroa antolatu du. Martxoaren 25ean hasi eta apirilaren 15ean amaituko da. Osasun larrialdiei aurre egiteko hainbat gai landuko dituzte teoria eta praktika uztartuko dituen 40 orduko ikastaroan.

 


1706639128457 Lehen sorospen ikastaroa antolatu du Gurutze Gorriak

Gurutze Gorrikoek askotan errepikatu ohi duten moduan, “emergentzia gertatu eta anbulantzia ailegatu aurreko hamar minutu horietan egin ditzakegun lehen sorospenak, gaixo edo zaurituarentzat oso garrantzitsuak dira. Funtsezkoak batzuetan”. Hori dela-eta, gaixotasun edo istripu baten aurrean eman beharreko oinarrizko pausoak irakatsiko dituzte, besteak beste, bihotz-biriken suspertzea, zauriak sendatzea, e.a.
  • Hiru astean emango dituzte eskolak, barixakuetan (18:00-21:00) eta zapatuetan (9:00-14:00 eta 15:30-17:30). Ikastaroa 120 euro ordaindu beharko da. Ikastaroan izena eman edota azalpen gehiago nahi dituztenek 661 260 557 telefonora deitu behar dute.