Apirilaren 13an ailegatuko da Korrika 17 Elgoibarrera

elgoibarren.net 2011ko mar. 18a, 15:07


Eguazten batean, apirilaren 13an, hain zuzen ere, ailegatuko da Korrika Elgoibarrera. Azkaratetik sartuko da lekukoa herrian eta Madalako parkean egingo zaio ongi-etorria, 19:30ean. Korrika aurten ez da Mendarotik igaroko. Bestalde, Euskaltzaindia izango da Korrika 17ren omendua. Hori dela-eta, Jesus Mari Makazaga Euskaltzaindiaren Gramatika batzordeko idazkariak eta Euskaltzain urgazleak Elgoibarko AEK-k egin duen Korrikaren aurkezpenean parte hartu du gaur. (ikus bideoa)



Korrika 17 Elgoibarren

1706639127106 Apirilaren 13an ailegatuko da Korrika 17 Elgoibarrera

Esan bezala, apirilaren 13an, 19:30ean , ailegatuko da Korrika 17 Elgoibarrera. Honakoa da egingo duen ibilbidea: Azkarateko tunelaren irteeran hartuko dugu lehenengo lekukoa (19:00etan), Azkoititik etorriko da-eta. Handik San Antolinera. Han barrura, errepide zaharretik,  Karkizano gaina,  San Pedro,  Meliton,  Pedro Muguruza,  Ermuaranbideko errotonda, Maalako parkea,    San Frantzisko kalea,   Nafarroa Plaza,  Errosario kalea,  Foruen Plaza,  San Bartolome kalea,  Errosario kalea, Foruen Plaza, Santa Ana kalea, Burdinazko zubia (Errotaberri) pasatu, Errepide jeneraleko Olasoko errotonda berria (saihesbide berritik), Sigma auzoa, Saturixo.

Trebiñu-Donostia, apirilaren 7tik 17ra
  Hamaika egunez, gau eta egun, 2.350 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egingo du 17. Korrikak, Euskal Herri osoan euskararen aldeko mezua zabalduz. Trebiñun hasi eta Donostiara heldu arte, tartean. Korrika 17k herriz herri aldarrikatuko du euskararen lurrean gure hizkuntza hedatu behar dela, mende eta garai berriek eskatzen dituzten erronka guztiei aurre egiteko.
Aurtengoan  Kilometroak  400 euro balio du, baina, betiko moduan, dirua ez da oztopo izango Korrikan parte hartzeko. Kilometro bat “erostea” erabakitzen dutenei, martxoaren 31 baino lehen jakinaraztea eskatzen dute Elgoibarko AEKk. Erantzunak emateko jo AEK euskaltegira, Plaza Txikira, hots egin 607 601423ra edo elgoibar@aek.org ra bidali mezua.

Korrika Txikia Elgoibarren
Bi urtetik behin izaten dugun Korrikaren barruan, aurtengoan ere, 5 eta 12 urte bitarteko herriko bi ikastetxeetako umeek Korrika Txikia egingo dute. Honakoak dira data, ordua eta ibilbidea: Apirilaren 13an, eguaztena, 15:15ean. Ibilbidea: Madalako parkean elkartu, handik S. Frantzisko kaletik Errosariora, Plazara, S. Anara Eroski aurrean buelta eta Arrillagatik Plazara eta handik S. Bartolome, Errosario eta Plaza Handian amaitu 15:45ean.