Marka berria ezarri du Bihurri aizkolariak

elgoibarren.net 2011ko mar. 22a, 10:19

 
Ordubete, 38 minutu eta 39 segundo eman zituen Ernesto Ezpeleta Bihurrik hiru metroko gerri bueltako pago enborra esku bakarrarekin ebakitzeko. Munduko marka berria ezarri du.

 

  
 Ordubete, 38 minutu eta 39 segundo behar izan zituen Bihurrik zapatuan Berrizen esku bakarra erabilita enborra ebakitzeko; horrela, denbora horrekin, saioari ekin aurretik munduko marka berria ezartzeko bere helburua beteta ikusi zuen aizkolariak. Lehenagotik ere aizkoran hainbat marka ezarrita dituen Bihurrik 3.029 aizkorakada eman zituen hiru metroko perimetroko pago enborra txikitu eta errekorra lortu zuen arte. Uste baino gogorragoa atera zitzaion enborra eta galtzak bete lan eduki zituen, hala ere, lanak amaitzeko.
 Bihurrik lortu duena moduko balentria ez dago edonoren esku. Besteak beste, metro eta hogei zentimetroko kirtena esku bakarraz maneiatu eta aizkorakadak zehaztasun osoz eman behar direlako. Prestakuntza eta ahalmen fisiko egokiaz gain, indarra eta teknika ezinbestekoak dira, hortaz. Osagai guztiek bat egin zuten errekor saiakeran eta marka berria da emaitza.
  • Ikusi errekor berriaren bideoa