•Sabin Txurrukari omenaldia
Sabin Txurruka Sallobente-Ermuaran auzoko Orraindi baserrian jaio zen orain dela 76 urte. Puntako pilotaria izan zen afizionatu mailan, eta makina bat txapelketa irabazi zituen binaka. Deba Bailarako Txapelketa entzutetsua izan zen Txurrukaren kuttunenetakoa eta ez zitzaion batere gaizki eman, 11 alditan irabazi zuen-eta, alajaina! Gainera, bikote ezberdinekin lortu zituen txapel horiek guztiak: Alonso, Mendikute, Leiaristi eta Odriarekin, hain zuzen ere.
- Ikusi hemen: Txurrukaren garaipen zerrenda Deba Bailarako Pilota Txapelketan (PDF*)
•Pilota partidak eta bazkaria apirilaren 2an
10 Bai pilota taldeko kideek Sabin Txurrukaren ibilbideak omenaldi bat merezi zuela pentsatu zuten batetik, eta, bestetik, Sallobenteko frontoiaren mendeurrena ere nabarmentzeko kontua dela uste dutenez, biak uztartu eta Sallobenteko frontoiaren mendeurrenean Sabin Txurrukari omenaldia egitea erabaki dute. Hala, pilota partiduak eta bazkaria antolatu dituzte apirilaren 2rako.

Gazteen arteko partiduan Karmelek eta Arrillagak osatutako bikoteak Lizarralderen eta Basuetaren aurka jokatuko dute. Beteranoen partiduan, berriz, Olaso eta Etxeberria, batetik, eta Beraza eta Aldazabal, bestetik, arituko dira. Partidak amaitutakoan, Sallobenteko elkartean egingo duten bazkarian omenduko dute Txurruka. Antolatzailek jakinarazitakoaren arabera, arrakasta handia izan du deialdiak eta bazkarirako tiket guztiak saldu dituzte.
•100 urteko frontoi berezia
1911. urtean, orain dela 100 urte, eraiki zutenetik makina bat pilotari pasa da Sallobente-Ermuaran auzoko frontoi berezitik. Ezker paretako frontoi batetik baino trinkete batetik gertuago dagoelako da berezia Sallobenteko frontoi zaharra: ezker eta eskuin paretak aurreko koadroetan, sarea eskuinaldean, bi altuerako sabaia, motza eta estua delako, alegia.

Jokatzeko bihurria eta ikusleentzat ikusgarria da Sallobenteko frontoia. Ikusleak beraiek kokatzen diren lekua ere berezia da oso, atzeko koadroen gainean dagoen balkoi modukoan egoten baitira. Sakea erantzuten duen atzelaria edo atzeko koadroetatik ari dena ezin da ikusi bertatik, baina aurreko koadroetako jokoa ikusteko aproposa da bertatik dagoen ikuspegia. 10 Baiko kideek jakinarazi dutenaren arabera, saiatu diren arren, frontoiaren gaineko datu historiko gutxi aurkitu dituzte. Alabaina, herriko historialari eta adituen laguntzaz gehiago ikertzen segitzeko asmoa dutela gaineratu dute.
*Koldo Lizarralderen Kalegoengo Frontoi Zaharra liburutik hartua.
Goiko argazkia: Jabi Leon.
Erretratu zaharra: guregipuzkoa.net
Goiko argazkia: Jabi Leon.
Erretratu zaharra: guregipuzkoa.net