Udaleko Gazteria Sailak antolatutako saioa 19:00etan hasiko da, eta bi orduko iraupena izango du. Ikastaroan parte hartzeko bi euro ordaindu behar dira eta Gazteria Sailean (943 741 050) eman behar da izena.
Mendaroko ITS (Integrated Technologies) enpresarako lan egiten duen Juan Otegi abokatuak emango du formazio saioa. Sare sozialek adingabeen artean duten eraginari buruz eta, oro har, dituzten arriskuen inguruan berba egingo du. Aditu honen ustez, Interneten ez dago segurtasunik, eta sarean “kontu handiz” nabigatu behar da. Sare sozialetan jartzen den informazioa edonora iritsi daitekeela dio, eta, hortaz, tentu handiz kudeatu behar dela bertan jartzen den informazio guztia. “Ez dago Interneten segurtasunez nabigatzeko aukerarik, baina bai arduraz”.
BARREN astekariak Juan Otegiri eginiko elkarrizketan aurkituko duzue prestakuntza saioaren eta gai honen inguruko informazio osoagoa.
- Ikus hemen: BARREN 775. zenbakia (PDF)