“Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak eta, hori dela eta, bizi dugun garaian inoiz baino hurbilago egon behar da herritarrengandik, inoiz baino babes handiagoa sentitu behar dute herritarrek. Helburu horrekin aurkezten gara Aralarreko ordezkariak Udal Hauteskundeetara”, adierazi zuen Joanes Rodriguez, Aralarreko alkategaiak, alderdiko hautagaien aurkezpena egiteko Kultur Etxeko sotoan eskaini zuten prentsaurrekoan. Bere ondoan izan ditu orain arte Aralarreko zinegotzi izandako Izaskun Soraluze eta Joseba Osoro, besteak beste. Soraluze eta Osoroz gainera, ekitaldian parte hartu dute Rebeka Ubera Gipuzkoako batzarkideak eta Deba-Urola barrutiko zerrendaburuak eta Oxel Erostarbe Gipuzkoako koordinatzaileak eta legebiltzarkideak eta Laida Elizegik. Udal politika garatzeko Aralarrek proposatzen dituen ildo nagusiak azaldu dituzte.
•Gizarte politikak
Krisia ere izan zuen hizpide Rodriguezek. Langabeziaren ondorioak leundu eta lanpostu berriak sortzeko, Udalak bere gain dauden eskumen guztiak bideratu behar dituela esan zuen gai honen inguruan. “Gizarte politikak ere egoera horretara egokitu behar ditu Udalak, arreta berezia jarriz kaltetuenengan eta benetako erantzunak emanez, ez partxe sistrin batzuk”. Gastuei zorrotz eutsi eta aurreztu egin behar dela gaineratu zuen Aralarreko alkategaiak. “Arloz arlo sakon aztertu behar da ekidin daitezkeen gastuei muzin egin eta sosak behar den lekura bideratzeko. Energia eta ingurumenari lotutako politika serio eta konprometituak garatzea bideratuko dugu, horrek aurrezteko modua eskaintzeaz gain, gure herriko ingurumen balioak berreskuratzeko balioko digu”.
•Parte hartze politikak
Herritarren parte hartze politikak bultzatu behar direla ere defendatu zuen: “Parte hartze serioak abiaraztea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Benetakoa izan behar du, ordea. Herritarren parte hartzearekin egindako aurrekontuak Udal administrazioa herritarrei gerturatzea ekarriko du”.
Kulturari eta gazteei begira politika ausartak diseinatu behar direla ere aipatu zuen; “betikotik” aldenduta eta gazte taldeen partaide bultzatuz.

•Konpromisoa eta elkarlana
Herritarrei euren lanaren konpromisoa eskainiz amaitu zuten prentsaurrekoa Aralarreko hautagaiek: “Konpromiso abertzalea eta ezkerrekoa Udala eztabaidarik eta proposamen interesgarririk gabeko erakunde bihurtu duten inertziekin amaitzeko”. Gainera, herrian lanean dabiltzan herritarrak, taldeak, eta gainerakoak elkarlanera deitu zituzten. “Guztion artean lortuko dugulako Elgoibar berri bat, herritik herriarentzako egindako herri bat. Azken finean, benetako aurrerapauso sozialaren oinarria ez da beharrak handitzea, norberak behar horiek gutxitzea baizik; baina horretarako umila izan behar da”.