Inauguratu dute Arriagako Garbigunea

elgoibarren.net 2011ko mar. 23a, 16:12

Gaur (martxoak 23) inauguratu dute ofizialki -nahiz eta oraindik ez dagoen erabiltzeko moduan- Arriaga industrigunean eraiki duten Garbigunea. Bertan izan dira, besteak beste, Manuel Astray Debabarrenako Mankomunitateko presidentea eta Debabarrenako ia herri guztietako alkateak, Elgoibarkoa eta Mendarokoa tartean. Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko foru diputatu Karlos Ormazabalek ere parte hartu du inaugurazio ekitaldian.

 

1706639123968 Inauguratu dute Arriagako Garbigunea

Etxean sortzen diren hainbat hondakin ezin dira kaleko ohiko kontenedoreetara bota, eta hondakin horiek jaso eta behar bezala kudeatzeko guneak dira garbiguneak. Elgoibarko Garbigunearen kasuan, txatarra, egurra, kartoia, plastikoa, gurpilak, obra hondakinak, indusketako hondakinak eta jostailuak eraman ahal izango dira bertara eta bakoitza dagokion edukiontzira bota beharko da.
 Tamaina handiko tresnak jasotzeko edukiontzi berezi bat ere badago Arriagako Garbigunean. Beste bi edukiontzitan, etxetresna zaharkituak jasoko dituzte. Batean, Lerro zuria izenekoan, garbigailuak, lehorgailuak eta antzerakoak laga ahal izango dira; eta, bestean, Lerro hotza deiturikoan, hozkailuak, izozkailuak, e.a.
 Telebista, irrati, ordenagailu eta etxetresna txikiak ere jasoko dituzte, baina ez edukiontzietan, kaiola modukoetan baizik.
 Etxeko olioa eta autoena birziklatzeko aukera ere eskainiko du Garbiguneak. Herriko hainbat gunetan etxeko olioa jasotzeko edukiontziak badauden arren, Garbigunean beste bat jartzea erabaki zuten Debabarrena Mankomunitateko arduradunek. Besteak beste, Elkarte gastronomikoei begira, horietako askok erabilitako olioa bidoi handietan gordetzeko ohitura baitute eta kaleko edukiontziak ez daude horiek jasotzeko prestatuta. Autoen olioa, bestalde, Ekinoil enpresak kudeatuko du.

Herritik aparte baina eroso

Manuel Astray, Debabarrenako Mankomunitateko presidentea Garbigunearen inaugurazioan.

Manuel Astray, Debabarrenako Mankomunitateko presidenteak Garbigunearen inaugurazioan azaldu duenez, "gertutasunagatik" Elgoibar eta Mendaroko bizilagunei zuzendutako Garbigunea da honakoa, baina Debabarrena guztiko herriei zerbitzua emateko asmoarekin eraiki dute. Kokapenari dagokionez, Arriagako industriagunea zela lekurik aproposena azaldu du Astrayk. Bere esanetan, "herritik aparte baina, era berean, eroso egon behar zuen eta kokaleku honek betetzen ditu baldintzok". Arriaga industrigunean dago Garbigunea, harrobitik gertu eta Danobat zein Ideko enpresen atzealdean dagoen mendi magalean.
Ordutegia
 Garbigunea zabalik egongo da astelehenetik ostiralera, goizeko 9:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 18:00etara. Larunbatetan, berriz, 9:00etatik 13:00etara. Langile bat egongo da bertan eta beae ardura izango da herritarrei Garbigunearen funtzionamendua azaltzea zein laguntzea. 
Garbigunearen argazkiak:

1706639124097 Inauguratu dute Arriagako Garbigunea

1706639124162 Inauguratu dute Arriagako Garbigunea

 

1706639124213 Inauguratu dute Arriagako Garbigunea

1706639124306 Inauguratu dute Arriagako Garbigunea

 

1706639124372 Inauguratu dute Arriagako Garbigunea

1706639124438 Inauguratu dute Arriagako Garbigunea

1706639124508 Inauguratu dute Arriagako Garbigunea